|
Jose Elizondo. Alkate Ona
Koitz bakarra
Iruditegian kontzejupeko ardandegia.- Erdian atarirako atea.- Eskuinera sabairakoa eta ezkerrera ukuilukoa, mahai, aulki, pitxar eta abar.
Lehendabiziko Irudia
Txomin arrano eta Kaxilda
Txomin.- Isilik zaude emakumea; belarriak eten beharrean dauzkat zure jarduna dela-eta.
Kaxilda.- Eta ni zure arranoekin moņo tontorreraino beteta gainez eginda nago.
Txomin.- Gajoa! Noiz arrano etengo zaizu mingaina edo zintzurra?
Kaxilda.- Utikan; mingain gaizkoatua; hobe zenuke jenio zital hori onduko balitzaizu.
Txomin.- Zozoak beleari ipurbeltz, zuria onduko den baino lehen txangurruak aurreraka ibiliko dira eta igelei bizarra jaioko zaie.
|