2. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Elizondo Jose »  Alkate ona »  2. Irudia

Jose Elizondo. Alkate Ona

Bigarren Irudia

Lehengoak eta Urtzale



Urtzale.- (sartuaz) Ur freskorik ba al daukazue?

Txomin.- Zer ur fresko arrano? Hemen ez da ardoa beste gauzarik ematen.

Urtzale.- Horrexegatik nentorren bada. Ez diote edozeini ura eskatuta ardorik emango niri bezala.

Txomin.- Lehen ere berriketaz aspertuta nago. Tira, zenbat ardo behar duzu?

Urtzale.- Ekar ezazu baso bete; bestela, zaude. zaude: atera egidazu kuartillo bat, gaur egarri izugarria daukat eta.

(Txominek, zahagitik atera eta pitxar batean ematen dio).

Kaxilda.- Barkatu egidazu, baina, jakin al daiteke zein eta nongoa zeran?

Urtzale.- Iturrondokoa naiz, eta Urtzale deritzat.

Txomin.- Urzalea izan behar duzu, bai, arranopola; goizean goizetik ardoa kuartilloa edaten hasten zera-eta.

Kaxilda.- Eta zuri zer dizu pitxarka edan nahi badu ere? Zu ere etzera ardotik edo beste zerbaitetik baraurik egongo.

Txomin.- Nik edatea ez da harritzekoa, egarbera naiz-eta. Kaxilda.- Bestiak zer dira bada? Ez al daukate eztarririk zuk bezala?

Txomin.- Bai, baina, ez zuk haineko mingainik, berritsu arranoa.

Kaxilda.- Isilduko ote zera zure arranoekin? Txomin arrano deitu zizunak, ondo bataiatu zintuen, bai.

Urtzale.- Ni naizela-eta, ez zaitezte haserretu, behintzat.

Txomin.- Ez da zu zarela-eta gure haserrea; egunak dauzkan ordu guzietan honela jarduten gara, ez daukagu beste zereginik.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org