12. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Elizondo Jose »  Alkate ona »  12. Irudia

Jose Elizondo. Alkate Ona

Hamabigarren Irudia

Lehengoak, Alkatea eta Bizargina



Urtzale.- Ai nire hesteak! Ai!

Alkatea.- Zein da hesteetatik gaixo dagoena? (Urtzaleri) Zu al zera?

Urtzale.- Bai jauna. Ai nire urdaila!

Alkatea.- Zer? Urdailetik ere sentitzen al duzu?

Urtzale.- Bai jauna. Ai nire birikak!

Alkatea.- Biriketatik ere bai?

Urtzale.- Bai jauna; hil behar naiz.

Alkatea.- (Bizarginari) Tira, Sangrijuelas jauna; ikus ezazu honek zer gaitz daukan.

Bizargina.- (Urtzaleri) Atera ezazu mingaina.

Urtzale.- Zertarako?

Bizargina.- Atera ezazu eta esango dizut.

Txomin.- Txoroa; iruditzen zaio mingainean hesteak ikusteko ispilua daukala.

Bizargina.- (Urtzaleri mingaina ikusita) Ardo mina dauka; ardo txarrak hesteak erre dizkio.

Txomin.- Ez nik emandakoak, behintzat.

Urtzale.- Zuk eman didazunarekin gaixotu naiz, ez dut besterik edan-eta.

Alkatea.- Txomin, zer sikulusaltsa egiten dizkiozu ardoari? Zer botatzen diozu?

Txomin.- Jauna, nik ezer ez, ur pixka bat ezpada.

Alkatea.- Ura botatzen diozu beraz. Zuriari ere bai?

Txomin.- (Buruari hatz eginaz) Nireari... ez hainbeste.

Alkatea.- Eta ala ere ez zera aberastu?

Kaxilda.- Berak asko behar du eta.

Alkatea.- Ixo emakumeak. (Txomin) Ardoari ura egiten diozula-eta, Sangrijuelasi sendakuntza pagatu nahi ez diozu?

Txomin.- Jauna, nik pagatu nahi diot sendatutakoan.

Bizargina.- Zergatik ez didazu sendatzen utzi?

Alkatea.- Tira, aski dugu; nik jakingo dut kontu hau erabakitzen (Bizarginari) Tira, Sangrijuelas, zer agintzen diozu gaixoari?

Bizargina.- Tipula egosien ura hartu dezala eta sendatuko da.

Alkatea.- (Kaxildari) Tipulak egosi egitzazu eta gaixoari ura ekarri egiozu.

Kaxilda.- Bai jauna, berehalaxe.

(Joaten da Kaxilda eskuineko atetik)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org