|
Jose Vizente Echagaray
Sitio, asalto, saqueo e incendio de la Plaza de San
Sebastian por tropas aliadas angloportuguesas
1
Nere Donostiko
erritar maiteak,
kanta dezagun gogoz
gure naigabeak,
mundubak jakin dezan
zer zaigun gertatu
ta nolako estaduban
geraden gelditu.
|
2
Bost urte igaro ondoan
penaz beterikan
frantzesa guregandik
eziñ botarikan,
atzeneko paguba
ezta izan gaiztoa,
iñork munduban aitu
ez bezelakoa.
|
3
Ditxoso izan uste
genduben orduban,
orrikari gelditu
gerade munduban.
Etsayak juban eta
aliyatubakin
arkitzen gera guztiz
pagu onarekin.
|
4
Gure euskaldun erriko
soldadu nobleak
asiyeran ginduzen
sitiyadoreak.
Gazteluba nai zuben
itxaso aldetik
artu, eta frantzesa
kojitu atzetik.
|
5
Jende eta denbora
gutxi galdurikan
libre gelditzen giñan
etsayetatikan.
Baña nola Inglesa
degun jaun ta jabe,
laster utzi ginduben
españolik gabe.
|
6
Iru ogei milla bala,
bonba eta granada
erriyan sartu dala
duda gabea da.
Eztu iñork munduban
inglesa aboan
plaza fuertiagorik
izango gogoan.
|
7
Bazterrez ta itxasoz
illabete biyan
beren ustez egondu
dirade guardiyan.
Amar bat milla gizon,
gañera ontzi asko,
frantzes txaluparikan
ez igarotzeko.
|
8
Santa. Klara-ko isla
zutenian artu,
etzuten uste iñor
zitegian sartu.
Baña nola zeguan
frantzesa kontuban,
gau faltatu gabe
sartzen zan portuban.
|
9
Ingeles Portugesak
arturik erriya
biyak egin digute
zenbait pikardiya.
Biolatu eta ill,
sakiatu guztiya,
eta gero ondoren
erre Donostiya.
|
10
Bost milla alimali
edo zagi erari
Donostiya kostatu
zayo ingelesari.
Aguardientaz beterik
nagusi-morroyak,
egunaz eta gabaz
guztiyak ordiyak.
|
11
Mozkorrak daude beti
burubak galdurik,
eta ikusten ez dute
iñon peligrorik.
Fusilla aguardintaz
karga baliteke,
bala gustoz aboan
artuko luteke.
|
12
Donostiar tristeak
zer egingo degu!
nola negu gogorra
igaroko degu!
Ez erri eta ez etxe
ezta ere erroparik,
jatekoa garesti
ta ez izan dirurik.
|
Ikusi:
“Euskal-Erria”. 69, 1913, 162 orri-alde. “Euskal-Erria” errebistaren ale ontan suban jartzen du; bestean juban. Bigarren era ontan jarri degu, lenengoan esan-nairik etzualako.
“Euskal-Erria”, 17, 1887, 190 orri-alde. Ontan ere badatoz kanta auek, bañan 10 eta 11-garrena falta ditula ta gañerakoak an ta emen garbitzaleren batek ikututa: 1/1: Donostiyako; 1/2: ditzagun; 1/7: ta nolako moduban; 3/1: Doatsu; 3/5; juban; 3/6: laguntzakoakin; 4/1: Euskal-erriko; 4/4: sitiyatzalleak; 4/5: zuten; 4/8: arrapatu atzetik; 5/5: ingelesa; 6/6: ingelesen; 6/7: plaza gogorragorik; 8/4: zitekian; 8/7: gau bat faltatu gabe; 9/4: gaitza ugariya; 9/5-6: onra galdu eta ill, lapurtu guztiya; 12/6: ezta ere jantzirik; 12/7: garisti.
|