1814: Villancicos Euskaros


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1814: Villancicos Euskaros

Jose Vizente Echagaray





1814





Villancicos Euskaros



Cantados por navidad en el coro de la parroquia de San Vicente de la ciudad de San Sebastian, el año de 1814

Introduccion



1
Esna ari, Pratxubel,
ator, Antoniyo,
erotu dek nere ustez
gure Gregoriyo;
arestiyan pasa dek
ojuka mendiyan,
Jesusa jayo dala
Beleneko erriyan.
2
Guazen, jarrai zayogun
txabolak largata,
Manubel Inaziyo,
jo zak arrabeta;
salto, brinko eta dantza,
prime, kompañero,
deskansatuko gaituk
bueltakuan gero.


Zortziko



1
Jaungoiko zerukoa
gizon egiñikan
mundura etorri da
Mariyagandikan;
Beleneko ate zar
batzuben azpiyan
jayo da otzak ikaraz
gaurko gaberdiyan.
2
Guazen, para gaitean
lasterka bidean,
Jesus aur eder ura
arkitu artean;
orra izar argi bat
begiyen aurrean
jarriko gaitubena
Belengo lurrean.


3
Zeruko aingerubak
soñu ederrakin
jatxirik emen daude
beste guztiyakin;
au da billatzen degun
leku erogarriya,
ona Jesus, Jose ta
Birjiña Mariya.
4
Belaun eta begiyak
jarririk lurrean
biyotza jaso zagun
Jaunaren aurrean,
eskatubaz guztiyok
barka dizaigula,
eta bere doaia
betiko digula.


Estribillo





Manutxu itxi izu
mollan bitxiguba,
ez du antxi antxikan,
ene koitaduba,
erdu ona, Txomintxu,
erdu, neskatilla,
ariñ kaderak, txutxu,
Jesusaren billa.




Ikusi:

“Euskal-Erria”, IV, 1881, 283 orri-alde.

“Euskal-Erria”, 51, 1904, 578 orri-alde: “Introducción” edo sarreraren bigarren bertsoa falta du; Zortzikoaren 3/6: leku nai garriya; Estribilloa: ...ara non dan Txomintxu, - ara neskatilla, arin saltoka, txutxu, - Jesus aren billa.

“Euskal-Erria”, 61, 1909, 577 orri-alde: Introducción: 1/7-8: Jesus jayo dala - Belengo erriyan; 2/2: txabolak lajata; Zortziko: 1/7: jayo ta otzak ikaraz.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org