1816: Eguberri kantak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1816: Eguberri kantak

Jose Vizente Echagaray



1816





Eguberri Kantak



Donostiyako Santa Mariyako premileizan kantatubak 1816-garren urtean

Sarrera



1
Au gauaren guztizko
eder ta alaya,
berak ekarri digu
Jaunaren doaya;
garaiturik beingoan
infernuko etsaya,
gelditzen da zeruko
atea idikiya.
2
Kristabak, aitor zagun
gure doikerra,
zeren Jauna izan dan
ain kupidakorra,
esanaz biyotzetik
fede andiarekin:
“Jauna izan dedilla
betiko gurekin”.


Zortzikoa



1
Gau eder aukerako
parerik gabea,
zuk ekarri gaituzu
Erredentorea;
zuk kristau guztiyentzat
dakartzu bakea,
lurrera jetxirikan
gaur gure jabea.
2
Irugarren persona
Trinidadekoak
gaur idiki dizkigu
ate zerukoak;
bere onesgilleko
obra birtuteak
garaitu du etsaya
ta urratu kateak.


3
Ona Trinidadeko
bigarren persona
digun amoriyuaz
egiñik gizona;
Mariya batzayaren
Errayetatikan
lurrera etorri da
kristabagatikan.
4
Gaur egikaritu da
zoriyon gurean
Guzi-al-dubenaren
naigiña lurrean;
gaur Betlengo estalpe
beartu batean
gure Jesus maitea
dago trosa artean.


5
Herodesek jakiñik
aurraren jayotza,
bereala nai diyo
eman eriotza;
bañan egiztatzeko
lendandik esana,
aingeru bat jatxi da
aita Josegana.
6
Ametsetan aitu du
esaten diyola
Ejiptoko bidean
jarri dediyela;
guazen, jarrai zayogun
kristabak munduban,
gero arki dezagun
guztiyak zeruban.


Euskaritxoa



Guazen guztiyok, guazen,
lasterka Belena,
guazen, gaur da jayotza
gure Jesusena;
guazen, gaur da lurreko
gaurik ederrena,
guazen, kristau maiteak,
guazen bada aurrena.




Ikusi:

“Euskal-Erria”, IX, 1883, 543 orri-alde.

“Euskal-Erria”, 55, 1906, 578 orri-alde. Bañan ontan Zortzikoa-ren bertsoak beste orden ontan daude: 1, 3, 5, 2, 4, 6. 1.850-garren urtean kanta-paper batean argitaratu ziran bertso auek:

Kanta-papera (Manterola-ren bertso-bilduma, Donosti). Kanta-papera jira guztian ertzetatik ebakita dago. Beraz, moldiztegiaren izena zuana izan zitekean, gaur gabe badago ere.

Aldaketak: Izenburua: DONOSTIAKO GAZTETXOAK JESUSEN JAYOTZARI 1850-GARRENGO URTEAN. Sarrera 1/8: sarrera garbia; 2/2: gure doaikera; 2/6: fede onarekin; Zortzikoa 1/1: Gau eder aukeratu; 1/5-6: zuk gaur kristabarentzat - dakartzu pakea; 1/8: guztion jabea: 2/7-8: garaitu du etsaya, - urratu kateak; 3/5: Mari Birjiñaren; 3/7: etorri da lurrera; 4/8: dago trotxartean; 5/5-7: baña egitutzeko - lendanaz esana aingerua jatxi da; 6/4: ipin dediela; 6/8: guztiok; EUSKARITXOA jarri bearrean, COROA jartzen du; Euskaritxoan 8: guazen gu lenena.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org