 |
|
 |
 |
|
Jose Vizente Echagaray
Jardinzayen Festa
Donostiyan beltzillaren ogei ta bederatzigarren egunean milla zortzi eun da
emezortzigarren urtean
Martxa
1
Donostiyako Alkate Jaunak
emanikan lizenziya,
goizetik datoz Jardiņeruak
kantatzen martxa berriya:
konpasa artubaz umore onez
alegratzeko erriya,
soņuba dute guztiz ederra
beren artean jarriya.
|
2
Joxe biyak (3) eta Bartolo (4)
jardiņetako maisubak
antziņatikan gure artean
izan dirade deitubak:
beti lanian aurtasunetik
neke izerdiyan oitubak,
buruko illea eta bizarra
dakazkite zuritubak.
|
Otsastetxoa
1
Donostiyara Jardiņeruak
baratza eder batekin
apaindurikan datoz guztiyak
beren Jardiņerarekin.
|
2
Iņork nai badu belar onikan,
naiz dala lore aziya,
gure baratzan arkituko du
asma diteken guztiya.
|
3
Zer nai gauzatik lore ta belar
ugari dauka jardiņak:
ispligu gozo, azitrai berde,
arros, klabelin, jazmiņak.
|
4
Albaraka ta lirio eder,
bioletatxo morea,
oreganoa, limoi belarra,
naiz laranjaren lorea.
|
Euskaritxoa
Zarrak eta gazteak
ernai soņubari
bozaroki onean
guztiyok kantari:
batere larga gabe
nork bere lanari,
arreta baratzako
lore belarrari,
|
Zortzikoa
1
Emanikan Jardiņa
zer dan aditzera,
oraiņ soņekoakin
degu asiyera:
zer gauza ederra dan
burutik oņera
Jardiņeruak egun
duten jantziyera.
|
2
Gizasemeak dute
aitzur bat eskuban,
lore eta zintakin
txapela buruban:
paņubelua beti
leneko moduban,
txalekua beterik
mirtoz inguruban.
|
3
Lazadakiņ gerriko
sedazko gorriyak
alkandoren gaņetik
ederki jarriyak:
ankinazko galtzakin
galtzerdi zuriyak,
kolorezko zapatak
guztiz egokiyak.
|
4
Ez daude eskasago
gure emakumeak,
lastozko txapelakin,
luzean illeak:
lorez eta belarrez
entero beteak
zintaz estalirikan
soņeko trajeak.
|
5
Zesto bana eskuban
bakoitzak arturik,
nork bere gizonari
lagun egin nairik,
gabaz eta egunaz
beti nekaturik,
beren aurraren malurak
ezin gelditurik.
|
6
Gure seme ta alabak
urte gutxirekin
nekean asten dira
bat bestearekin
etxeko atariyan
baratzatxoakin
gero lana egiteko
aita ta amarekin.
|
Euskaritxoa
.
Biba ostegun gizen,
biba iņauteriya,
biba Jardiņeruak,
biba Donostiya,
biba pobre ta aberats
munduko guztiya
|
Ikusi:
Euskal-Erria, X, 1884, 56 orri-alde.
(3) El autor y Leizaur. (Euskal-Erriaren oarra.)
(4) Yun el padre. (Euskal-Erriaren oarra.)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |