1828: Errege eta Erregiñaren etorrerari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1828: Errege eta Erregiñaren etorrerari

Jose Vizente Echagaray



1828





“En el mes de Junio de este mismo año (1828) se celebraron extraordinarias fiestas, de cuya reseña nos ocuparemos quizás otro día más despacio, con ocasión de la venida de SS. MM. su estancia en esta Ciudad durante varios días y de la colocación de la primera piedra de la nueva Casa Consistorial.” (1)



Donostiyak Errege Eta Erregiñaren zorioneko etorrerari



Zortzikoa



Biotz nereko seme
maite geyegiyak,
itxoroten dizute
ama Donostiyak:
beso zabal laztanka
atozte guztiyak,
aditzera pozezko
zorion berriyak.
Laugarren egunean,
Garagar illean,
degu Corpus bezpera
aurtengo urtean:
egun artan sartuko
dirade goizean
Errege ta Erregiña
Donosti lurrean.


Gure Errege FERNANDO
oberik eziña,
AMALIA onegi
gure Erregiña:
Donostiarrak egin
arren alegiña,
ez liteke beñere
izan zuben diña.
Denbora laburra da
gelditzen zaiguna,
baña borondatea
aundiya ta ona:
egin dezagun bada
gogoz al deguna,
gabaz eta egunaz
utzi gabe lana.


Erregeak agertzen
diran istantean,
festak asiko dira
lurrean ta urean:
eleizan, itxasoan,
kanpoan, bidean,
gazteluan, murallan,
kayean, kalean.
Kontxan egongo dira
txalupa ta ontziyak,
banderaz apaindurik
errenkan guztiyak:
eta beren mariñel
jende egokiyak
Erregeri egiten
ongi etorriyak.


Arku bat egongo da
sorotik aldean,
poliki ipiniya
San Martin bidean,
bere pillare eder
berdiñen gañean,
apainduba guztiya
goyen eta bean.
Ezpata-dantzariyak
irtenak bidera
zanko aztal ariñak
ager egitera:
Erregeren aurretik
biurtuko dira
bere Palaziyoko
plaza atarira.


Dantza-modu guztiyak
izango dirade,
egunaz eta gabaz,
goiz ta arratsalde:
brokeadu, jorrari
esku, gizon, andre,
artzai ta beste milla
zeñek bere alde.
Piramide galantak
edo metarriyak
plazaren bi aldetan
berdin ipiniyak:
guztiz ederrak eta
ekusigarriyak,
egunaz itxugarri,
gabean argiyak.


Iru egunez dira
iltzeko zezenak,
Nafarroan arkitzen
diran oberenak:
Españian autubak
arteko gizonak,
pika, banderilla ta
ezpata onenak.
Txit panparroya dago
egiten karroza,
edertuko dubena
aundizkiro plaza:
eman bear diyote
lau idik laguntza:
adar urrezkoetan
loturikan lanza.


Barrenen juango dira
naikeran jantziyak
berrogeyetaraño
dama ta galayak:
kantari, soñulari
eta dantzariyak,
etxeandre, manuak, (1)
gazteak guztiyak.
Gabak egun egiñik
gure begiyetan,
argi ta subak eder
plaza kalietan:
baile ekusgarriyak
agintariyetan,
soñubak eta dantzak
leku guztiyetan.


Ez naiz aspertu baña
asko degu gaurko,
utzi dezagun bada
zerbait gerorako:
Donostiyan diranak
dute ekusiko
emen esan ez degun
gauzarikan asko.




Ikusi:

Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Bibliothéque Nationale, Paris.)
Paperak eskuz idatzitako oar auek ditu:
(1828) (Manterola-ren letraz.)
(Manterola, 1878: 8ra 16) (beste norbaiten letraz.)
(José Vicente de Echagaray). (Manterola-ren letraz.)



(1) José Manterola: Breve noticia de algunas Comparsas y fiestas de Carnaval...” (“Euskal-Erria”, VIII, 1883).

(1) Matronas y Genios. (Egillearen oarra.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org