|
Jose Vizente Echagaray
Donostiyako gazteak Erregeen Gurtea edo Adoraziyoa
beren egunaren bezpera gabean 1829 garren urtean
Marcha
1
Humildes criados, leales, gratos,
Errege jaun irurenak,
ha trece días que caminamos
Oriyentetik Belena:
al fin llegamos de gozo llenos
zoriyon leku onetan,
y nos hallamos postrados todos
Jaungoikoaren oñetan.
|
2
Le adoramos y le rogamos
arren gaitzala urriki,
le alabamos y le pedimos
barkaziyoa umilki,
nada ofrecemos, porque sabemos
bera dala egillea
de cielos, tierra, ángeles, hombres,
dan guztiyaren jabea.
|
Otsastetxoa
1
Gure Jesus maitea
jayo dan orduban,
izar bat agertu da
berriya zeruban:
guztiya da argiya
bere inguruban,
argiya begiyetan,
argiya zentzuban.
|
2
Argi onen argiyan
argi degu ikusi,
zer modutan aurrera
bear degun bizi:
lege berriya argi
digu erakutsi,
ta Jaunaren graziyan
ipiñi (y) arazi.
|
3
Miragarrizko argi
ta graziyarekin
bereala diyogu
bideari ekin:
gu izarrarekin ta
izarra gurekin,
Jerusaleneraño
beti alkarrekin.
|
4
Erri nombratu artan
geranean sartu,
ezin izan ditugu
begiyak argitu:
zeren gure izarra
zaigun ezkutatu,
eta illundurikan
geraden arkitu.
|
5
Herodes aditu ta
naigabez beterik,
aruntza biyurtzeko
ez degu asmorik:
gaiztotasun arrena
guk ezaguturik,
bere aurrera juana
gaude damuturik.
|
6
Gero geradenean
andik ateratu,
gure zoriyon poza
laster da berritu:
gure izar argiya
da berriz agertu,
oneraño berari
diyogu jarraitu.
|
7
Ona guk nai genduben
Belengo erriya,
ona zori oneko
portale azpiya:
ona billatzen degun
aur jayo berriya,
ona emen zeruba
lurrera jatxiya.
|
8
Graziyaz ta doayez
beterik beingoan,
Ama maite Mariya
ona non dagoan:
bere seme ederra
arturik besoan,
ona aita ordeko
Joseren ondoan.
|
Euskaritxoa
Kristabak, berri onak
doaya ta poza,
atsegin zoriyonez
naikeran bakoitza,
esker on aukeretan
beterik biyotza,
zelebratu dezagun
Jesusen jayotza
|
Zortzikoan Adoraziyoa
1
Aurtxo jayo berriya,
zeruko lorea,
zure oñetan dago
Meltxor Erregea:
eman dizu biyotza,
eskaintzen urrea,
ez du bererik ezer,
guztiya zurea.
|
2
Jesus, zure aurrean
da Gaspar arkitzen,
zaitu adoratzen ta
zaitu alabatzen:
eskaintzen inzensuba,
biyotza ematen,
barkaziyoa eta
graziya eskatzen.
|
3
Mesias egiyazko
jabe on bakarra,
Jesus zerubetatik
jatxitako aurra:
Baltasarren eskutik
ar ezazu mirra,
eta indazu arren
zure on eskerra.
|
Irurak:
4
Ona Jesus, gure Jaun
zeruko aundiya,
emen zure oñetan
auspez ipiniya
gizonaren lurreko
aginte guztiya,
galdez barkaziyoa,
eskatzen graziya.
|
Euskaritxoa
Atozte ikustera
atozte jendeak,
Jesusaren oñetan
iru Erregeak:
emen berdintzen dira
aberats pobreak,
berdiñak badirade
gure birtuteak.
|
Ikusi:
Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.)
“Euskal-Erria”, XVI, 1887, 7 orri-alde: Martxa: 2/5: pues que sabemos; Otsastetxoa, 4/1: erri sonatu artan; 5/1: Erodesi aditu ta.
|