|
Jose Vizente Echagaray
Donostiako gazteak Langille Maisuben Festa,
Igande Iñauteri eguerdian 1830-garren urtean
Martxa
1
Erritar gure Donostiako
jende artzalle maiteak,
ditugu guztiz gauza ederrak
ugari eta merkeak:
soiñ egokiyak, zapata pollit,
armariyo eta kutxak,
barrika, parol, pertza, paziya
eta guraize txorrotxak.
|
2
Donostiarrak oi dira beti
umore onean oitubak,
Iñauterian ageri dute
bertako kanta soñubak:
gaur bertan ondo degu erakusten
bere langille maisubak,
goizetik arrats geroni eta
andreak dibertitubak.
|
3
Beti pakean, beti naikeran
Donostiako jendea,
nola egunean ala gabean
atsegin da ikustea:
Iñauteriyan ez da ezagun
nor dan zarra, zeiñ gaztea,
giza-semea, emakumea,
aberats edo pobrea.
|
Belaun-Txingoa
1
Zortzi langille maisu guztiyak gazteak,
eta emazteak,
arintzen nekeak,
gatoz plaza berrira umore onean,
dantzari lanean,
kantari nekean;
soñubarekin gera alegre dantzatzen,
ez gera nekatzen,
ez ere aspertzen;
salto bada, gizonak ta andreak salta
egiñ lana, kanta
ta nekean dantza.
|
2
Dendariyaren andre lanera egiñia,
guztiz jostun fiña,
da esku ariña;
zapatariyak duben betiko laguna,
andretxo kutuna,
enterozko ona;
arotzaren andrea lana egin naya,
arkitzen du gaya
gerriko linaya;
linterna-egilleak duben emaztea,
moduzko gaztea,
biziro maitea.
|
3
Tonorgille andrea lanean azkarra,
maite du senarra,
biyotztxo bakarra,
da perratzallearen andretxo gajoa
txit lagun gozoa,
entero jasoa;
paziyagillearen emazte eztiya,
ondo ikasiya
konpontzen paziya;
txorrotxgillea nola len zan alarguna,
artu du laguna gazte diruduna.
|
Kriskitin
1
Eguna aisa, denbora laster
igarotzen da lanean,
gogoarekin jardun ezkero
egitekoa danean:
gogoak arintzen du nekea
eta sortzen lanbidea.
|
2
Badegu gogo, lana badegu,
ofiziyoko jendeak,
argatik gaude beti kontentu
gizonak eta andreak:
egunaz gogotik bearrean
eta deskantsuz gabean...
|
Txulo-Txulito
1
Festara gatoz festara,
eta nor bere lanera
Donostiako plazara,
gero ondoren dantzara;
penak utzi ta
maite polita,
atoz zu nere ondora.
|
2
Neke ondoren dantzatzen
dirade penak aztutzen,
zankoak dira arintzen
eta ezurrak biguntzen:
atoz nigana,
maite laztana,
lagun zadazu kantatzen.
|
Zortzikoa
1
Donostiako plazan
dira gaur ageri
gauza merkeak eta
naikeran ugari:
lenbiziko atsegiñ
eman begiyari,
gero diru ederra
ekartzeko guri.
|
2
Zernai gauza badegu
zubentzako diña,
puntada txearekin
modara egiña:
kasaka ta pantaloi
oyalezko fiña,
galtza, lebita, kapa
eta esklabiña.
|
3
Ditugu botak eta
zapata sendoak,
ixkindokiyak, kutxak
eta armariyoak:
pitxarrak, inbutubak,
parol eskukoak,
paziya txiki eta
aundi kobrezkoak.
|
4
Pertzak ditugu neurri
guztiyetakoak,
sulla, barrika, barril
eta tiñakoak:
arri leunak, bestek
ez bezelakoak,
guraize ta labanak
txorrotxtutzekoak,
|
Ikusi:
“Euskal-Erria”, XVI, 1887, 145 orri-alde. (Argitaraldirik zarrena ezta, bañan bai osoena, ta, seguru asko, egillearen eskuz-idatziaren bistan egiña gañera; argatik gure argitaraldi ontarako giaritzat artu degu.)
Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Manterola jaunaren bertso-bilduma, Donostin.) Echagaray-ren beraren denborako papera da.
Manterola-ren eskuz idatzita auxe du:
(J. V. de Echagaray.)
Aldaketak: falta ditu: Martxa-ren irugarren bertsoa; 1/7: perra, paciya; Belauntxingoa-ren lenengo bertsoa; Txulo-txulito osoa. Izenean dio: igande iñauterian; Martxa 1/7: perra; Belaun-txingoa 2/4: Zapatariyak beti duben laguna: 2/6: enteroko; 3/1: Tonergille; 313: biyotzeko; Zortzikoa 4/1: Perrak.
Bonaparte-ren bertso-bildumak ere badu bertso-paper au.
“Euskal-Erria”, 38, 1898, 126 orri-alde: Belaun-txingoa 2/3: du esan ariña; Zortzikoa 1/4: naikuak ugari.
|