1832: Langille maisuen festa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1832: Langille maisuen festa

Jose Vizente Echagaray



1832





Donostiako Gazteak Langille Maisuen Festa

1832-Garren Urteko Zanpanzart Eguerdian



Martxa

1
Oraiñ urte bi etorri giñan
Zalduniote goizean
Donostiara, andre ta gizon
kantari eta lanean:
Aurten berriro gatoz Plazara
Zanpanzart bazkal aurrean
kanta, soñu eta dantzakin
pozez umore onean.
2
Gurekin dator aita Josephe,
agure gordiñ maitea,
maisu aditu aspaldikoa,
langille pare bagea;
ona Josephe, gizon zintzoa,
nagusi prestu gurea,
nekean pizkor, jolasean zar
eta festetan gaztea.


Belaun-Txingoa

Zortzi langille maisu, guztiak gazteak,
eta emazteak,
arintzen nekeak,
gatoz plaza, berrira umore onean,
dantzari lanean,
kantari nekean.
Soñubarekin gera alegre dantzatzen,
ez gera nekatzen,
ez ere aspertzen:
salto bada, gizonak, ta andreak, salta,
egiñ lana, kanta,
ta nekean dantza.


Iru Damatxo

1
Donostiako festara gatoz
berri onakin kantari,
emen lendanaz jakin dirala
plazan ondo da ageri;
Infanta maitea, jayotxo berria,
salbe, ta ongi etorri.
2
Infantatxoa zeren dan jayo,
Donostiako jendea,
festan egunaz, gabean festan,
dago naikeraz betea:
atsegiñ, zorion, biotz leyaleko
pozaren ezin gordea.


Zortzikoa

1
Zortzi ofiziotan
degu gure lana,
atozte lenbiziko
dendariagana:
eramango dezute
beti gauza ona,
burutik oñetara
jazteko persona.
2
Zapatariak ditu
biziro sendoak
bota ederrak merke
eta modakoak:
zapata polit, larru
oyal sedazkoak,
ondo erribetatu
eta neurrikoak.


3
Arotzak ugari ta
merke dauzka gayak,
egiteko apalak,
kutxak eta oyak:
iskindokiak, mairak,
ate, leyo, mayak,
alki, armarioak
eta arilkayak.
4
Kupelgilleak ditu
zuben serbitzeko,
tonel, barrika, barril,
sulla ta tiñako:
ontzi burniz josiak
bañubak artzeko,
ustai eta zumeak
lana egiteko.


5
Itxarkizayak dauzka
parol eskukoak,
inbutu, kafe-ontzi,
olio-txarroak,
kandelero, neurriak,
platerak, potoak,
alanbre-sare eta
enzuluzetxoak.
6
Perratzalleak bere
iltze ta perretan
egitekoa urri
dauka plaza ontan:
bañan beti ugari
ordu guztietan
mandazai, idizai ta
ostalarietan.


7
Pazigilleak berak
nai duben adiña
zarrak adobakitzen
badu zer egiña:
txokolateratxoa,
pertza, zartagiña,
pazi, tupi, kaldera
eta kalderiña.
8
Txorrotxgillea bere
arri leunean
bururik jaso bage
ari da lanean:
eguna argitzetik
illundu artean
guraize labanakin
kale-kantoyean.


9
Adio, Donostia,
asko da, jendeak,
despeditzen zaituzte
oraiñ langilleak:
esker onez beterik,
gizon ta andreak,
oroituko gerade
joan arren urteak.


IKUSI:

Kanta-papera, moldiztegiaren izenik gabea. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.)

“Euskal-Erria”, 18, 1888, 115 orri-alde. Martxa: 2/4: pare gabea; 3/5: ixkindogiak; 4/2: zubek serbitzeko; 9/2: aski da, jendeak.

“Euskal-Erria”, 34, 1896, 115 orri-alde: Martxa: 2/4: pare gabea; Iru damatxo: 2/4: dago naigeaz betea; Zortzikoa: 3/5: iskindogiak; 4/2: zubek: 5/1: Itxas gizayak dauzka.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org