|
Jose Vizente Echagaray
Iru Errege Gabean, Donostian Ilion Berriko Gazteak
1833-Garren Urtean
Kantaridia
Esna, mutillak, ernai, lagunak,
ariñ atozte gugana,
guztiok pozez aitor dezagun
gure doai zoriona:
adiskideak, jende maiteak,
Eguberriren urrena
oroikarria izendatua
iru Errege eguna.
|
Artzaigokia
1
Aurten ibilliya da
jendea naikeran,
agirandoen billa
Errege-bezperan:
jakia, sagardoa,
ardoa aukeran,
afaldu eta gero
trago onak eran.
|
2
Biotza zabaldurik
jan eta ondoan,
barrengo atsegiña
laster da kanpoan:
kontentuz beterikan
gorputza beingoan,
naigabe mintasunik
ez dago gogoan.
|
Euskaritxoa
Agur, Errege gaba,
betoz Erregeak,
salbe, Orienteko
jaun agintariak:
oroipena Ilion
berriko gazteak,
batzuek soñu jotzen
kantari besteak.
|
Zortzikoa
1
Iru errege datoz
neketan bidean
amabi egun eta
amabi gabean:
izar argi bat dute
laguntzen aurrean,
berak ipiñi ditu
Belengo lurrean.
|
2
Amaren besoetan
ikusirik Jauna,
irurak jatxi dute
lurrera belauna:
biotzak jasorikan
aurtxo arengana,
umill egin diote
eskario bana.
|
IKUSI:
“Euskal-Erria”, 43, 1900, 585 orri-alde.
|