1838: Txapeltxuri euskaldun ernegatu baten kantak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1838: Txapeltxuri euskaldun ernegatu baten kantak

Jose Vizente Echagaray



Txapeltxuri Euskaldun

Ernegatu Baten

ai, ai, ai Kantak



1
Amabi bertso berri
ona, euskaldunak,
aditu nere miñak,
gaitz eritasunak:
ai, ai, ai ikasi
nola naizen bizi.
2
Karlos jaunaren alde
artu nuben arma,
negarretan utzirik
aita eta ama:
ai, ai, ai gaixoak
nere gurasoak.


3
Laster berritu ziran
etxeko malkoak
aditu utsarekin
jende fedekoak:
ai, ai, ai zitalak
eta gizatxarrak.
4
Fedea da beltzaren
odol egarria,
ondamen, suba, garra
ta lapurreria:
ai, ai, ai likitsak
leoy katamotzak.


5
Esku batean dute
Kristo gurutzean,
odola dariola
ezpata bestean:
ai, ai, ai biyetan
beti odoletan.
6
Txuri ta beltzik bage
leneko legean
guztiok bizi giñan
gloriyan pakean:
ai, ai, ai ez ala
gaurko egunean.


7
Ez dakit zertarako
gabiltzan onela
españolak itxurtzen
elkarren odola:
ai, ai, ai zer pena
eta itxumena!
8
Zer egiteko degu
Karlosen gauzetan,
soldadu ibiltzeko
bere banderetan:
ai, ai, ai, neketan
gau ta egunetan.


9
Aberatsaren kontra
pobrearen gerra
denbora guztietan
izan da okerra:
ai, ai, ,ai zer txarra
dan damu-negarra!
10
Erregek diru gutxi,
jendea ez asko,
guztia eskas dauka
gerra egiteko:
ai, ai, ai gazteak,
egin dik gureak.


11
Karlosek, egin arren
bere alegiña,
eziñ garai lezake
iñoiz erregiña:
ai, ai, ai txuriak
zer barrengo miña!
12
Akabatzera noa,
agindu det eta,
orain amabirekin
gaurko bertsoketa:
ai, ai, ai barkatu
nere jarduketa


IKUSI:

Moldiztegiaren izenik gabeko kanta-papera (New Library, Chicago. )











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org