|
Jose Vizente Echagaray
Donostiako Gazteak
Langille Maisuen Festa
1843-Garren Urteko Asteleniote
Eguerdian
Ibil Berdiña
1
Iñauterian oitu bezela
Donostiako gazteak
martxa kantari batzuek eta
soñuarekin besteak:
datoz plazako dantza-lekura
gaur esker onez beteak,
bakoitza bere bear-gayakin
erakustera nekeak.
|
2
Zortzi langilIe maisu jakiutsun,
andreak aldamenean,
garbi egoki apaindurikan
jazkai onenak soñean:
pozez kantari gogoarekin
daude nor bere lanean,
eta sarritan dantza oi dira
bearrik ez dutenean.
|
Belaun Txingoa
Nere langille maiteak, zar eta gazteak,
aditu nekeak,
pena naibageak,
igaro ditugunak, gizon zital dollorrak
aisa sinisturik,
gaude damuturik:
ontzietan joan giñan Montevideora,
galtzera denbora,
alperkeriara:
goseak erdi illak, ez ezeren jabe,
lan ta diru bage
an egon gerade.
|
Pispilin
1
Dendari eta Zapataria
berak nor baldin badira,
egitekoa badute eta
txit ongi biziko dira:
pispilin, pozpolin, plazara danbolin,
goseak ilko ez dira.
|
2
Arotzak eta Pitxargilleak
oi dute lana ugari,
bearra gogoz egiñarekin
kobru ematen lanari:
pispilin, pozpolin, plazara danbolin,
izan ditezke txit ongi.
|
3
Kupelagille, Perratzalleak
bearra urri bakana,
biak gogoa on dute baña,
nai duten diña ez lana:
pispilin, pozpolin, plazara danbolin,
beti eskasa jornala.
|
4
Pazingille ta Txorrotzallea
lana egiten oituak,
atzerrikoak izanakatik
bearrerako zintzuak:
pispilin, pozpolin, plazara danbolin,
biak gizontxo prestuak.
|
Ardo Txurrut
Senarrak:
Beti beargiñean
neke azpian,
bururik jaso gabe
nere bizian;
Iñauterian
atxeren-alditxo bat
det Donostian,
eguntxo bian
goiz arratsalde
eta eguerdian,
plaza berrian,
egunaz eta gabaz
ordu guztian.
|
Emazteak:
Ezkondu nintzan eta
ez det damurik,
ezin artuko nuen
senar oberik,
leyalagorik,
berarekin bizi naiz
pozez beterik,
penak azturik,
ez du nere gizonak
bere parerik,
beargillerik,
iñork ikusi ez du
bentxo geldirik.
|
Bai, Bai, Bai
1
Nagusi, etxekoandre
eta mirabeak
plazan daude, itxirik
etxeko ateak;
bai, bai, bai, festetan
zar eta gazteak.
|
2
Egunero badatoz
jende kanpokoak
ikustera eralde (a)
plaza berrikoak;
bai, bai bai, festatxo
Iñauterikoak.
|
(a) Eralde Comparsa (Egillearen oarra).
Zortzikoa
1
Festarik bear bada
bego Donostia,
betikoa du fama
ondo merezia:
bestetan ez bezela
emen gazteria
amaren sabeletik
dator ikasia.
|
2
Donostiarrak dute
aukera, doaia,
urtero asmatzeko
festa bat berria:
beren modutxoa da
guztiz egokia,
zer-nai gauzetarako
arkitzen du gaia.
|
3
Aurten iñaute festak
eder eta luze,
Otsailla beingoan
oso bete dute:
iñoiz ez det ikusi
iñon onenbeste,
eta gerora ere
ez ikusi uste.
|
4
San Bizente goizean
bostak jo etzuten,
atabal danboliñak
nenguen entzuten:
ordu bian argirik
ez nuen ikusten,
logale nintzan baña
etziraden uzten.
|
5
Ill onen asieran
lenengo jayean,
egun sentiarekin
nentzala oyean,
iñudeak aurrakin
zebiltzan kalean,
ta gotxo-saltzallea
berakin batean.
|
6
Beste zenbait badira
arrezkerozkoak,
festa eder egoki
Donostiakoak:
gero estudiante
eta ijitoak,
zortzi. maisu langille
gerade gaurkoak.
|
IKUSI:
Kanta-papera: San Sebastián: “Imprenta de Ignacio Ramón Baroja”. (José Manterola-ren bertso-bilduma, Donosti.)
Onek, Manterola-ren eskuz idatzita auxe du: (Autor: Dn. José Vicente de Echagaray.)
Bertso-paper au ertzetatik jira guztian ebakita dago ta etzayo moldiztegiaren izenik arkitzen. Bañan Bonaparte-ren bilduman (The New Library, Chicago) osorik dago, ta moldiztegiaren izena oso garbi dauka.
“Euskal-Erria”, XXXII, 1895, 148 orri-alde. Onek Ardo Txurrut eta Zortzikoa falta ditu. Ta aldaketa au du: Pispilin 2/3: gogor.
Manterola-k (“Breve noticia de algunas Comparsas y fiestas de Carnaval...“, “Euskal-Erria”, VIII, 1883 106 orri-alde) onela dio:
“...1859, en cuyo martes de Carnaval se celebró por quinta vez la Comparsa de oficios o de artesanos.
El famoso Echegaray había muerto ya, desgraciadamente sin dejar sucesor que le reemplazara, y así es que para esta Comparsa hubo que echar mano de la Marcha, Belaun-txingoa, Pispilin, Bai-bai-bai, Ardo-txurrut, y el Zortziko, escritos por aquél para la del año 1843, que se reimprimieron al pie de la letra.
Bigarren argitaraldi ontakoak dira:
Kanta-papera: “San Sebastián: imprenta tipo-litográfica de Pío Baroja. - 1859” (Bibliothéque Nationale, Paris). Kanta-paper onek eskuz idatzita oar auek ditu: “1843” (Manterola-ren letraz) “(Manterola, 1878 8ra 16)” (Beste letraz) “(Compuestos por D. José Vicente de Echagaray) (Manterola-ren letraz au ere). Kanta-paper onek asiera ola du: DONOSTIAKO GAZTEAK LANGILLE MAISUEN FESTA 1859-garren urteko Zanpanzart eguerdian.
Eskuz idatzitakoa, Manterola-ren bertso-bilduman, Donosti.
“Euskal-Erria”-k (44, 1901, 102 orri-alde) argitaratu zituan urte ontako Ardo Txurrut eta Zortzikoa. Izena ola jarri zion: “Senar-emazte Donostiarrak lengo iñauteriyetan”. Ta aldaketa auek sartu zituan: Senarraren bertsoaren asieran: Beti bear nuen nik; Emaztearenean: eziñ autuko nuen; Zortzikoa: 3/1: Beti iñaute festa; 4/1: Iñauteri goizean; 4/7: nintzala; 5/7: ta goxo saltzalleak; 6/5: gero ixturiyante; 6/7-8: zortzi langille maisu - ta gañerakuak.
|