1845: Jayo ziñan ordutik, Luisa Fernanda


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1845: Jayo ziñan ordutik, Luisa Fernanda

Jose Vizente Echagaray



1845





Jayo Ziñan Ordutik



1
Jayo ziñan ordutik,
Luisa Fernanda,
amairu urte t’erdi
orain arte joan da:
eta gaur Donostia
lengua bera da,
ziñez biotz osotik
beti zurea da.
2
Infanta gaztetxoa
Españiakoa,
Isabelen aizpatxo
biotz gurekoa:
erregeren alaba
zorionekoa,
ar ezazu oroitze
Donostiakoa.


3
Salve, Luisa, salve,
infanta maitea,
erregiñaren aizpa
bakartxo gaztea:
lore gain gañekoa
berdiñik gabea,
aingeru ezti eder
naikeraz betea.


IKUSI:

“Euskal-Erria”, 53, 1905, 165 orri-alde. (Nai duanak or arkituko du argibide geyago.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org