1845: Erregiñari, bere ama andre ta aizpatxoari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1845: Erregiñari, bere ama andre ta aizpatxoari

Jose Vizente Echagaray



1845





Zortzikoa

Agorrillaren Amarreko

Gabotsandean

Erregiñari

Bere Ama Andre Eta Aizpatxoari

Kantatua



1
Isabel bigarrena,
aingeru maitea,
Erregiña gurea,
berdiñik gabea:
euskaldunaren doai,
atsegiñ betea,
eta Donostiaren
zorion jabea.
2
Guztiz pozgarria da
Agor illa aurten,
bere asieratik
digu erakusten:
amar egunez gaude
Isabel ikusten,
eta gure begiak
ez dira aspertzen.
3
Izan arren txit gutxi
gure alegiña,
borondatea degu
aundizkiro fiña:
leyaltasuna ere
oberik eziña,
ondo arki dedien
emen Erregiña.
4
Egiazkoak dira,
eta ez gaurkoak,
ez berri, ez laburrak,
baizik betikoak:
apaingora gabeak
itz Donostikoak,
eta bere eskeñiak
biotz onekoak.


5
Bere Erregientzat
biziro leyala
denbora guztietan
Donostia dala:
antzin liburuetan
aitortzen da ala,
sinisten ez duenak
irakor ditzala.
6
Jargoitu izan diran
Errege guztiak,
argitara dituzte
aitormen egiak:
Donostiaren onkai
otsare aundiak,
eta isildu ere
beraren etsayak.


7
Serbikintzak millazka
Donostiakoak
dira guztiz argiak
antziñetakoak:
ala itxasozkoak
non legorrezkoak,
len, oraiñ eta beti
borondatezkoak.
8
Damurik ez deguna
ondo da ageri,
biotzak eman nairik
gaur Erregiñari:
gure barrena argi
ager al baledi,
ez genuke bekaitzik
izango iñori.


Kantaridia



Erregiña maitea
bigarren Isabel,
salbe Donostiarrak,
salbe milla bider:
salbe zuri, Kristina,
bere ama andrea,
eta salbe, Luisa,
aizpatxo gaztea.


IKUSI:

Kanta-papera: “DONOSTIAN, Ignacio Ramon Baroja-ren moldiztegian. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.)

Kanta-paper ontan ez da esaten egillea nor dan; bañan joskera eta itxura guzia Echagaray-rena dan ezkero, liburu ontan sartu degu.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org