|
Jose Vizente Echagaray
Iltzeko Zezenak
Donostiako Plaza Berrian
Zalduniote Eta Azken Iņaute
1848 Garren Urtean
Zortzikoa
1
Adiskide anaitu
tertulia-koak,
gal ez ditezen festa
Iņauterikoak,
berri bat egiteko
dituzte asmoak,
gizon eta galayak
Donostiakoak.
|
2
Lasturdik ekarriak
aukeran sei zezen,
bi iru urtekoak
jokatzeko emen:
oraiņ arte Plazara
ez diranak irten,
Iņauteri festetan
illko dira aurten.
|
3
Igande, astearte
bi arratsaldetan,
dira zezenak aurten
Iņauterietan:
bola zurezkoakin
adar zorrotzetan,
toliatzalle iņork
miņik ar ez dezan.
|
4
Aurten beti bezela
aundizkirakoak
dira Iņaute festa
Donostiakoak:
jendez guztiz beteak
bazter plazakoak,
doarik ikusteko
zezen illtzekoak
|
5
Lendanaz apaindurik
erara jarria,
dago Plaza ederki
barreraz itxia:
eser-leku luzea
algaindu josia,
aukerakoa eta
guztiz egokia.
|
6
Festagille guztiak
dira errikoak,
pikadore, ezpata,
banderilleroak:
egokiak dituzte
jantzi soņekoak,
ala zaldi gaņeko
nola oņezkoak.
|
7
Plaza zaldunak ere
dira bertakoak,
aguazil nagusiak,
baita mazeroak:
Plazaren alaigarri
zaldi antzekoak,
ate-zai, soņulari
eta zortzikoak.
|
8
Beti nai izan oi det
laburtxo gelditu,
ez kanta luzeakin
jendea nagartu:
aitormen au egiņik
ez iņor gogaitu,
aditzalle maiteak,
guztiok barkatu.
|
IKUSI:
Kanta-papera: DONOSTIAN: Pio Baroja-ren moldiztegian. (The New Library, Chicago.)
Bertso-bilduma ontan bertan, urrena kanta auen doņua dago. Onela dio: ZORTZICO
Compuesto para las corridas de toros
del Carnaval del aņo 1848.
por MANUEL DELGADO
Poesia de D. VICENTE ECHAGARAY
SAN SEBASTIAN
Se halla de venta en la Administracion de Loterías
de esta Ciudad.
Precio 4 rs.
Euskal-Erria, 34, 1896, 153 orri-alde: 5/1: Lendanaz apaindua; 5/5: isiri leku luzea.
|