|
Jose Vizente Echagaray
Donostiako Galai Gaztetxoak
Jesusen Jayotzari
1849-Garreneko Urtean
Pastorela
1
Txanton koplari latza,
Pello kantaria,
eta auzoko Txomin
arrabetaria,
adiskide azkarrak
ditugu gurekin,
gau ona pasatzeko
pozez elkarrekin.
|
2
Gure eskarioa
da urterokoa,
agirandotxo zerbait
borondatezkoa:
Eguerri jai obek
zelebra ditzagun
beron esker onean
ala gau non egun.
|
Estribillo
Soñuba joaz, kanta, mutillak,
umore ona gurekin,
etxeko jende prestu maiteak,
agur onenbesterekin,
urte askoan bizi beitea
Jaunaren graziarekin.
|
Zortzikoa
1
Gaurko misterioa
parerik gabea,
Birjiñagandik dator
Erredentorea:
zeruetatik datoz
ama ta semea,
Jesus eta Maria
graziaz betea.
|
2
Berakin dute Jose
aita ordekoa,
gizon justu, ejemplo
kastidadekoa:
ezagutzen duena
dala zerukoa
Birjiñaren frutoa
gaur jayotakoa.
|
Estribillo
Guazen, lagun maiteak,
Belengo atera,
aurtxo jayo berria
guazen ikustera:
guazen arin lasterka
portale azpira,
adoratzera Jauna
zerukoa bera.
|
IKUSI:
Kanta-papera: “Imprenta de Ignacio Ramón Baroja”. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.)
Kanta auek norenak diran, ez du iñork esaten; bañan itxura dana Echagaray-rena duten ezkero, liburu ontan jarri ditugu.
|