|
Jose Vizente Echagaray
Pelegrinoak Beren Donostiara
Etorreran,
Egiñ Eta Ondoren Santiago-Ko
Promesa,
1850-Garren Urteko Iñauterian
Zortzikoa
1
Erromatikan bueltan
orain da bi urte,
Donostian egona
ez genduen kalte:
ez ere ibillia
emen atez ate,
beron limosna onez
bete giñan arte.
|
2
Aitortu genioten
orduko kantetan,
gure bizi-modua
neke ta penetan:
guztiz urrikaria
ordu guztietan,
erromerietako
bide luzietan.
|
3
Dira gure naigabe
arrezkerokoak
sinistatu eziñak,
negargarrizkoak:
urrikari gogorrak
neke bidekoak,
trabajuak aundiak
kabu bagekoak.
|
4
Eun legua bide
Santiagotikan,
euri, elur, jelakin
beti bustirikan:
legorpe bat eziñik
otzak ikaretan,
ala egiñ zaizkigu
zauriak oñetan.
|
5
Pena obek guztiak
igaro ondoan,
arkitzen gera kale
Donostiakoan:
aldi lenagokoa
daukagu gogoan,
eta fede aundia
jende bertakoan.
|
6
Esperantza onekin
degu barren poza,
urrikituko dala
erriko bakoitza:
Jaunak degiotela
bigundu biotza,
au da pelegrinoak
degun konfiantza.
|
7
Erroparik txarrena
zoko-baztertua,
zernai janari-gauza,
naiz eratekoa:
beron karidadea
borondatezkoa
da pelegrinoaren
eskea gaurkoa.
|
8
Legorpe bat edozein
degu ostatua,
gure gorputza dago
guztira oitua:
degun oirik onena
da lasto txetua,
oraindik obiago
berotzeko sua.
|
9
Eskeintzen diogute
zortziko berria,
gaur bertan Donostian
gerok ipiñia:
txanpon bana bakoitza
berontzat guztia,
ez deritzagu dala
gauza garestia.
|
10
Amargarren bertso au
da azkenekoa,
agur bada, jende on
Donostiakoa:
artu gure oroipen
biotz barrengoa,
oraiñ eta beñere
ez aztutzekoa.
|
IKUSI:
Kanta-papera: “Donostia-n: Ignacio Ramon Baroja-ren moldiztegian”. (Bonaparte-ren bertso-bilduma, The New Library, Chicago.)
“Euskal-Erria”, XLII, 1900, 124 orri-alde. Aldaketak: Izen-buruan: Santiagora: 5/5-6: aldi lenagokoak dauzkagu gogoan; 9/1: diotegu.
|