1852: Zortziko: Erregiña andrea...


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1852: Zortziko: Erregiña andrea...

Jose Vizente Echagaray



1852





Zortzikoa



1
Erregiña andrea
Españiakoa,
Isabel bigarrena
biotz barrengoa;
ar ezazu oroipen
gurea gaurkoa,
leyaltasun betiko
Donostiakoa.
2
Jakiñ genduenean
zure naigabea,
ez da erraz esaten
gure dolorea;
pena samiñ negarra
zori gaitz gurea,
barrena pisu eta
txea asnasea.
3
Gero jakindu degu
zorion gurean
gaur jartzeko ziñala
Atotxa bidean;
beingoan sendaturik
osasun betean,
esker on ematera
Jaunaren aurrean.
4
Guk ere gaur nai degu
denbora berean
esker ona agertu
Jaunaren oñean;
biotz osotik otoitz
gure egiñalean,
gorde zaitzan Isabel
denbora luzean.


IKUSI:

Kanta-papera. Onek izenburua onela du: HIMNO cantado la noche del 15 de Febrero de 1852 en el teatro de San Sebastián. Urrena erderazko iru-lau bat bertso datoz, ta urrena onera aldatu degun ZORTZIKOA.

Onek ere itxura dana Echagaray-rena du. Orregatik jarri det emen. Bañan aitortzen det arrazoi ori bakarrik izan detala.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org