1853: Iñauteriyetan zortziko berriya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Etxagarai Jose Vicente »  1853: Iñauteriyetan zortziko berriya

Jose Vizente Echagaray



1853





Donostian, 1.853-Garren Urteko

Iñauteriyetan

Zortziko Berriya



1
Kanta eta dantzako
soñu egokia,
zerade, zortzikoa,
biotz pozgarria:
txoill eder, kutun eta
bertso oben gaya
argira emateko
nere esan naya.
2
Oraiñ baño lenago
bada amar urte,
oroigarri izan zan
astelen iñaute:
Donostiako plazan
kantatu zan arte,
kale asko zirala
menditarrez bete.
3
Elkarren gain bultzaka
erri barrenian
baserritarrak ziran
soka-muturrian:
bañan arrantzaliak
bildu ziranian
atzeratu zituzten
umore onian.
4
Noizbait arkiturikan
baka ixkiñian
makiña bat atzapar
zuten bizkarrian:
guztiyak lagun onak
anaitasunian,
bazkariya sartzeko
tripa zimurrian.


5
An oroitzen zitzayen
etxeko txokua,
amaren porru-salda
ta az-oliyua,
beren jaiotz-erriko
bizitza modua,
iñoren gaitzik gabe
Iñauterikua.
6
Adiskide maitiak,
euskaldun neriak,
ernai eta arreta
zar eta gaztiak:
jardun denborarekin
nork bere nekiak,
elkar palakatuaz
naikeran pakiak.


IKUSI:

“Euskal-Erria”, 50, 1904, 118 orri-alde.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org