![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
|
III Deslilurapenaren Mundua |
|
a) Amets hautsien mundua.
b) Hauskura horren zergatiak. c) Zenbait faktore eragile. d) Ondorioak. e) Ikuspegi baikorra. f) Ameriketako errealitatearen ikuspegi orekatua. g) Animalien rola. |
A. AMETS HAUTSIEN MUNDUA
|
"Laster nahi naiz ni ere
neure herrirat itzuli, hemengo bizi moldea nihaurrek baitut ikusi: Fortuna egin ustean, herratua naiz ibili, Banua beraz hemendik neure herrirat ihesi" (1) |
|
"Barkurako jendea
biltzen duenean, agintzeak aundiak beren mingaņean; indarrik eziņ egiņ uraren gaņean, jendea martxatu da miseri aundian". (3) |
|
"... Europa aldean badira zenbait
aberastuta joanak, orain ez dago orrelakorik, alderantziz daude danak". (4) |
|
"... Ez gendun gauza iritxitzeko
betiko desio fiņa, lan egin eta dirua gordez egitia alegiņa, utsegin degu bolara ori, orain daukagu eziņa". (5) |
Zaila da hitz gutxiagotan porrotaren arima indar haundiagoz onartu behar izatea. Eta esperientzia batere atsegingarria izan ez denez gero, bertsolariak eredugarri gerta dakiola nahi du Ameriketan etortzeko asmotan legokeenari. Asko dira ideia horren inguruan aritu diren bertsolari nahiz idazleak. Ramon Artolak adibidez, honela dio:
| "... baņan au desengaņuz ta penaz beterik eztakart etxerako urteak besterik" (6) |
|
"Miratu ditut milla
fama duten lurrak, baņan an ere daude alderdi laburrak; sinisturik dirala erdiyak gezurrak, emen nai ditut utzi nik nere ezurrak" (7) |
|
"Aruntz joan nintzalarik
toki oben billa, eztet bat-txo arkitu miraturik milla; ala nator etxera penaz erdi illa, nitaz eskarmentu bat gertatu dedilla" (8) |
|
"Bai, amatxo, bai aguantatu dit
osasuna ta biziyak, nerekiņ ara juan ziradenak ez daude onla guziyak; baditut aski lagun maitiak ill da lurpian utziyak, nerau txit ondo ibilliya naiz Jaungoikoari graziyak". (19) |
|
|