![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
B. HAUSKURA HORREN ZERGATIAK
|
B.1- Lanarekin zerikusirik dutenak.
B.2- Gorputzarekin erlazionatuak. B.3- Sentimenduen munduarekin lotuta daudenak. B.4- Bakardadearen eztena oinarrian dutenak. B.5- Alderdi etikotik sorturikoak. |
|
"... eta emen txit pozik
detanean lana; soldatik eztet bañan badaukat zer jana". (1) |
|
"...nai arren ezin dute topatu iñola ere lanikan, askori esan ta ez sinistatzen danik orrelakorikan neronek ere ez nuben uste oinbesterañokorikan" (4) |
|
"Ezta iya sayatu
ez naizen lanikan, eta eztet sobratu ezer lanetikan" (5) |
|
"Argentinan ez dira
lan danak politak, aldegiten digute noizian bein gaitak; ez gaitu mantendutzen pruma eta tintak, esango det zer diran gure erremintak: paziya ta padera eta kanibitak" . (21) |
|
"Milla ta beratzireun da
lenbiziko urtian, sisa berri bat bada gu geran partian. Nik dakit oikatik zer esango nukian, lanian eztigue utzi nai pakian, artu naian dabiltza danak ankapian" (22) |
|
"Lenago pagatubak
ditut bi patente: bat karruarentzako, bestia anbulante. Irugarrena sisa dala mediante, oiri guziyai batek egitian frente, norber'ezta gelditzen diruz baliente" (23) |
|
"Pobriak irabazten
du asko penaturik, oik ez dute ateratzen orlako konturik, kontzientzia txarreko gizonak di orik. ... sisa guk pagatzeko ipiñi zuenak, badakit etzirala sujeto zuzenak ... ipernun izango dira oriek baino obiak" (24) |
|
"Uhinak, garrak, galderak...
eta gero errautsari begiraka: bizitza zubiak eraikitzea da iragaten diren korrente gainean" (25) |
|
"... ezpada oientzako
emen ezta faltako gauza gaiztorikan..." (26) |
|
"... egun guzitan bada
esne-errebisa, atajatzen gaituzte lapurraren gisa..." (27) |
|
"Kanpoan lana zertako egin
ezer ez baitu baliyo? Errian ere berdin gabiltza gauz ori dela mediyo; estranjeritik datozen gauzak doblatura dira iyo, era onetan gijoazela askok ere esango'yo ezin bizi ta alde egitian: Amerika'ri adiyo" (28) |
|
"Lengo modurik ez dago emen,
dana dago diferente, aberats ziran asko ari dira pobretutzen derrepente; kontu atera nola biziko diran orain zenbait jende, famili-sailla daukan etxiak lanik asko badaukate, gosez oraindik ez dira iltzen bañan gutxi falta dute" (29) |
|
"Nere partitze ezin bestea sekulan ezin ahantzi,
neure aferen zuzentasuna ez nuen ere erdietsi; ardi-bildotsak bi partidetan bidean nituen utzi, nere abokat traidorea bestek zautaten erosi. Hura ikusi beharrez nintzen joan azken egunian, bainan ez nuen xantzarik izan segur zagon gordegian; saldua zela ez bainekien nehondik ordu artian, urran goizian partitu behar harek utzi tristezian" (30) |
|
"Batian galde, edo izkiria ehun mila kestione,
abaildurikan ninduten beti kriminale baten pare; beharrik nuen poliz-rekorra nihun tatxarikan gabe, jende onestak sofritu behar tzarrengatik hala ere" (31) |
|
"Ez nakien zer egin orduan, bidez-galdua bainintzan,
neure artzainen despeditzeko ez nuen astirik izan; bihotz jukutre infame heiek ni utzi ninduen gisan, izan ez dakit nola hoinbertze urtez geroztikan bizi izan" (32) |
|
"Luzaiden sortua eta gazte denboran han hazi,
hogei urte betetzian sorterri maitea utzi, geroztikan Californian nabil harat-honat beti, nekaturik ardurenian eta plazer arras guti" . (33) |
|
"Nahigabe ainitzetan iragan bizi modua,
halarik ere oraino badut konsolamendua; gaizkiago zonbait ikusiz, naiago neure gradua, gainera zeruan sartzeko dut esperantza osua" . (34) |
|
"...erriko biziya bat da eta
menditakua bertzia; egunaz ardiyak zaitu biar ta baita egosi eltzia; gabaz ardiyan marraka eta koiotian irrintzia..." . (35) |
|
"... artzaiko lanpidea orretan
zuek ziñatenak jarri, negu txarretan igarotuaz amaika estillo gorri, zenbatekua den neke ori arraz ez laiteke neurri" . (36) |
|
"... askotan elurra azpiyan eta
gañetik berriz uriya, barrena auleriyak artua, bizkarra berriz bustiya, ara nolakua den artzai gi- zajo oriyen biziya" (37) |
|
"Onelako gauzarik
ez nuan pentsatzen: paraje guzietan nitzan ibiltzen, beste ezer egin gabe, neskak kortejatzen; batek arpegira ôin ez dit begiratzen; illia eroitzen, bizarra zuritzen, gerriyak okertzen, indarrak urritzen, belarriak gortu ta bista laburtzen" . (38) |
|
"Hortakotz diot egia,
zeren den gauza argia, guretzat dela legia: aste guzia lanian artzia irabazteko ogia, begiratuz zuhurtzia, iragaiteko bizia, Aita-amez orroitzia" . (39) |
|
"Nere aitak munduan
zerbait ekusten du, zartzean Amerikan fortuna egin du; esklaboak bezala betiko soldadu... ... nor bere etxean bego asi gabe onera, esklabo serbitzeko gerok aski gera" (40) |
|
"Pobre, an beste asko
oi diraden gisan ez naiz portunosoa Amerikan izan" (41) |
|
"... soldatik eztet bañan
badaukat zer jana, Amerikan prankotan paltatu zaidana" (42) |
|
"... eundik bat etortzen
bada zerbaitekin, beste geienak bertan ill dira gaitzakin" (43) |
|
"Bueltan nator urean
diruz ez txit sendo, eta ez ere nere osasunaz ondo, molde onekoa naiz ontzitik irtengo ai zer kolpea detan etxean emango" . (44) |
|
"... oietik aski ez ta
txamizo-zoztorrak; gorrituk sudurrak baita're muturrak, iltzeko beldurrak... guk baño bizi obia orko zakurrak!" (45) |
|
"... ezin ukatuta
au dago aitortuta, ai au bizi puta! gorputza oztuta, ardiri segi eskuk bolsan sartuta... ... begiratuta buelta guziyan mendiyak, elur artin ageri dire arri gorriyak; gu eskintan jarriyak. ok dira egiyak, urrikigarriyak geu ta animaliyak... parerikan ez dauka emengo biziyak!" (46) |
|
"... sarritan gaude kanpo barruan
oien (basapiztien) orruak aditzen, salbaje-modura bizi gera, ezerk ez gaitu izitzen... esan laiteke geuren biziya ez degula estimatzen" (47) |
|
"Naiagatikan oiek bezela
ez dago errez irauten, denbora askuan bajatu gabe mendiyan dira egoten; ango langille jendiak eztu ardo askorik eraten" (48) |
|
"... gosiak eta zorriya ugari,
errukariya ibillera, ez nintzan mutill bikaiña etorri Kilimon errekaldera" (49) |
|
"Urte milla zortzi eun
noventa y cincuan oñetiar baten ordez soldau nintzan juan; isla de Puerto Rico ango ospitaltxuan euki ninduten iltzat ni deposituan obserbaziuan; il bear ez nuan eta gero Cuba'n gerrillero gerran iru urte ta erdi egin nituan" (50) |
|
"Denbora ona eta elurra
ere gertatzen denean, Zure kozina egiten duzu gusturik hoberenean. Egunaz kurri ibili eta gero gaua jin denean, Zure ohia prest-presta duzu berdin lurraren gainean" (51) |
|
“ Edurra eta euria
afrontu guztiak pasatu biar ditu gure espaldiak..." (52) |
|
"Ondo kostia da emen orain
irabazten den dirua, egun luzia lanerako ta beti eguzki berua; lendik ez nintzan listua baiño ia galdu zait burua, txerriai ere ez diot opa olako bizi-modua" (54) |
|
"...bere itzen erdirik
kunplitu ez due, barku ontako jendea joan da saldue" (60) |
|
"... aruntz allegatu ta
anparorikan ez, beren amets guzia irtenik alrebes..." (61) |
|
"... aruntz allegatu ta
iñoren mendian gelditutzen dirade despreziyo bian" (67) |
|
"... sei urte dira lendabiziko
patata nuela senbratu, arrezkeroztik galduan nabil, irabazik ez det artu, dudarik ez da, zoritxar orrek neretzat neurririk eztu" . (68) |
|
"Zuen ganik urruntzea
zonbat etzeraut gostatzen, Gutiak dire hemengo bizi moldeaz gustatzen! Nik ere hunat jiteaz ez zaituztet ez sustatzen" (72) |
|
"Postura orretan bizi
dira Ameriketan, mantenduko badira guztizko penetan; gaitzik bada anparua dute hospitaletan; ogeitatik amasei iltzen dira bertan" (73) |
|
"Geroko penak ekartzen ditu
aita ta ama uztiak, bizi-modua zer dan guk emen ikasten degu gaztiak..." (74) |
|
"... neronen faltaz badaukat orain
emen bizitza tristia" (75) |
|
"Beste asko ere arkitzen dira
emen nere inguruan, beti lanian ta beti pobre errukitzeko moduan; lenago ere ikusten ziran pobriak beti munduan, baña sekula ez da gertatu pasatzen dana orainguan, zarrenak ere esaten dute ez daukatela goguan". (76) |
|
"Zure aurrean azalduko da
oraindik otsoa... ... Hartzazu anaia bezala berak ezagutzen baitu basoetako ordena; Berak eramango zaitu bide errazetik Erregeren seme batengana, Paradisura" (78) |
|
"Beatzak legun eta
tristura biotzak, arras guti balio'ik olako bizitzak; batian sobra bero ta bertzian otzak, gau ta egun bakarrik, oiek gauza latzak, ola bizitzen dire otso eta artzak" (79) |
|
"Poztu zaitez, Jainko, egizu amets aberea ikustean!
Ez baita eguna, ezta ere gaitza. Lurraren indar ilun eta definigaitza basaberean dago, ernari izugarri eta bakartia". (80) |
|
"... ez etortzeko esanagaitik
ez dirate galerazi entzun txarreko pizti gaiztuak ez du besterik merezi" (81) |
|
"Utzirik aita ta amen
kariño gozuak, dijuaz pasatzera tratu penosuak; esperantzetan bizi dira gurasuak; alibiyo ederra ez dute gaxuak" (82) |
|
"Mendiyan jartzen garelik
bakar-bakarrikan, bakar-bakarrikan, tristura beti biotzin, pozik ez iñundikan, esanaz: "Ola ez laike bizi, guazen emendikan, guazen emendikan!" (85) |
|
"Artzaiak duen gauzik txarrena:
mendi mortuan gaudela egunak iñor ikusi gabe animaliyak bezela..." (86) |
|
"Uda aldian mendi aldera
eldu gera berririk, sei bat illaute urbilduxia egon bearra bakarrik, txakurra eta zaldiya arekin ezta beste lagunarik... garaia orretan aski luziak dira eguna orik" (87) |
|
"Norte Ameriketako
eskualde batean mendiz-mendi nabila artalde artean. Martxo ilabeteko gauaren miñean apur bat gelditzen naiz desertu batean" (88) |
|
"Bakarta andiagaz
neguko otzetan egon biarko degu mendi mortuetan; personian sonbria illian birritan ikusiko bagendu gagoz gu pentsetan" (89) |
|
"Ardi oiengatik
ni mendian nago, aziendak baño aunitz makurrago; oiek launek baituzte, ni bakarrik nago, au erran izan dat nik iri lenago: zer poza ar nezaken sor-lekuan banago" (90) |
|
"Jaya zelebratutzen
dute arratsaldian, lana egiten dute eguerdi artian; gero pikardiyara mezaren ordian, orra Amerikako kontuak zer dian"(91) |
|
"Ikusitzen banaute
sartutzen elizan, atzetikan burlaka txoratu al naizan, nik berdin korritzen det lenagoko gisan, baita segituko 're ez bildurrik izan"(93) |
|
"Aitatutzen badet nik
konfesiyorikan danak ibiltzen naute ito bearrikan, apaizak ez daukate ortantxe lanikan, gutxi ikusten ditut joaten diranikan"(96) |
|
"Eguzkitik izpi aunitz lurrerantz abiatzen diren
bezala, horrela jotzen du Jainkoagandik izpi batek gauza ororen bihotzera. Izpi horretan Jainkoarekin bat egiten da gauza bakoitza eta bakoitza sentitzen da Jainkoagandik sortua..."(97) |
|
"Oi t'amairu urte ontan
konfesatu gabiak Pellok ikusi ditu atso ta aguriak, zer ikasiko dute ayen landariak? Erremedi ditzala guztiyon Jabiak" (98) |
|
"Asko ikusten dira
oraingo mutillak atorrante aundiyak eta kajetillak, izaten duten piska gastatzen abillak; oso banakak dira zintzo ta umillak" (10) |
|
"Esan dezute nola zaudeten
oraindik beintzat erriyan jan ta edan naikua egiñez? ta aspertu arte oyian; galderikan azaltzen ezpada bertan igual eguerdiyan, gero bazter guziyak iretxi janikan bada mayian, ez dakit orla izango zaten artzai juatian mendiyan" (101) |
|
"... zuekiñ zer pasatu biar duen
osaba zarrak badaki: illundu orduko oiera juanta loz ase arte ez jaiki... koiote oiek izango dute zuengatik naiko jai" (102) |
|
"gure etxian kostunbre txarrak
beñere ez dira izan; gaur Argentinan aurkitutzen naiz, nonbait ala komeni zan" (103) |
|
|