![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
D. ONDORIOAK
|
"...gure bizi-modua
bere modukua, ezin konparau leike motxailla pillua, Koltxilla zar pare bat olana orrututa, auxe izaten degu gure lo-lekua". (1) |
|
"Au ere esan egin bear det
daukadan arte buruan: zapai batian biok lo eiten degu ijituaren moduan" (2) |
|
"Bos'pa sei urte egon naiz
Amerikako kanpuan, Fortuna on egitea neraukalarik gogoan. Baina ez dut, ez, diru ezartzekorik kanpoan: ez dute kesa beharrik ene sosentzat bankuan" (3) |
|
"Jornal gabiak aurrera bota
eta dutenak atzian, guk ere ongiyan probatuko 'gu gayian allegatzian..." (4) |
|
"Emen ez dago alaitasunik,
bakarrik dago tristura, ogei urteko gaztiak ere daukate zarren itxura; beti lanian, lanian beti animalien modura, dibersiyorik ez da ikusten atsegin dena galdu da, len pasatako egun ederrak etortzen zaizkit burura" (5) |
|
"Aberastu aitzinean
badago besterik, gu beti egon biar asko tristerik; ez degu ezagutzen sekulan bestarik, arras penatua bizi naiz ni seurik, gaztetan ez degula pastiko gustorik" (6) |
|
"Ogei urte oin dira
ni jaio nintzala, gaztia izan arren eginda neu zarra; gorputzian badaukat ulia ta bizarra, berbetan aztutzia izango da txarra" (8) |
|
"Jakintsu batek emanak ditut
pasatako notiziyak: semia franko galdu dirala amak dolorez aziyak" (9) |
|
"Iritsi orduko zoaz urrats isilaz,
maiztar iheskorra baizinan lurtar mundu honetan, Nondik? Nora? Guk Jainkoaren eskutik Jainkoaren eskura zoazela bakarrik dakigu" |
"Eztaietara deitzen gaitu heriotzak"
|
"Begira hara begira hara, diztiraka dager ilargia;
gu eta hildakoak ziztu bizian goaz zamalka; eta gaur bertan eramango zaitut ezkontohera apustu batetan bailitzan". |
|
"Orain ere mutilla franko
badô kinko eroriya, bestiak beste aurtengo au da joana bildurgarriya" (10) |
|
"Gurasoak zer pena artzen duan
bere ume bat galtzian; zenbait zabarrek esan lezake: "Arrisko artan juan zian". Semeak bizi dirala uste izanagatik etxian, faltia franko somatuko da gerra ori akabatzian" (11) |
|
"Gosia tripan eta
bai anka-jokua, ezin konparatu leike geugaz kamellua; tentera juateko geure kontentua, zetan ete daguan indar lapikua" (12) |
|
"...beti abundoso da
urrutiko sona, jan geiegik ez digu galdu osasuna" (13) |
|
"Zazpi nazio Ameriketan
dira ibilli naizenak, an ere asko, emen bezela, adar gabeko zezenak; konseju onak izanagatik Redentore Jesusenak, oker ibilli nai degunontzat alperrik dira zuzenak" (14) |
|
"...etorkizunen berri
jakin izan banu, nere aita ekusteko Patriaren soldadu, penaz akabatzeko batek aski al du?" (15) |
|
"... abisatzen diotet
bati eta biri, abitua damutu zaiola amaikari" (16) |
|
"...Amerika kaskoan
sarri aize fiña, ez gendun ezer galtzen etorri ezpagiña" (17) |
|
"Oi gaztetasun zoroa!
nun derabilan gogoa! Orduko pentsamenduak iduri bait Hegoa: Iñorantzian utzi dut damurik nik sor lekua, Udan herritik jin eta hemen kausitu Negua". (18) |
|
"...Obeki biarrez gere etxiak
aisa ditugu utzitzen, gero lauetik iru gerade errukituak arkitzen... kalamidadiak pasatuaz or ikasten da bizitzen" (19) |
|
"Amerikarat jin nintzan
izpiritua arinik. Geroztik nago, ondikotz, bortz pentsaketa eginik. Gaztean ez dut aditu gizon zuhurren erranik, gero dut ongi frogatu kasuak hala emanik" (20) |
|
"Amairu bertso atera ditut
nai dizkienak ikasi, etorri gabe obe dezute emengo berri ikusi..." (21) |
|
"...tristura aundi bat nabaitutzen det
orain nere barrenian; zazpi urte dira pasatutxoak, nua zortzigarrenian..." (22) |
|
"Zaudete, beraz, trankilki
zuen herrian bakean, zuhurki lana maitatuz zuen ait-amen aldean..." (23) |
|
"Zorionez iñoiz gaur edo biyar
joaten banaiz Españi'ra, dudan jartzen det artuko dedan berriz onerako jira; gogo aundi bat sentitutzen det juateko nere alderdira, emen bezela eta obeki an ere bizitzen dira, aspaldi ontan burutaziyoz orrera nago begira" (24) |
|
"Ni urrutira juan arren,
illtzen ez bagera, bilduko gera oraindik gure bazterrera; ametsak narabillde atzera eta aurrera, San Antongo menditik Zarautzko ondarrera" (25) |
|
"... iruki arren ondo egoteko
makiña bat komenentzi, emen geatzia bueltatu gabe guaindik ez diot ereitzi" (26) |
|
"Noiz bait naigabeturik
neraman bizitzan, lur ura utzitzera erabaki nintzan; eta eztet damurik, irten ezpainintzan denbora gutxi barru an ilko bainintzan" (27) |
|
"Orduan sortzekuak, orai ezkondiak,
zonbat itzuli duen geroztik mundiak; gisa bera gaituzu gu abantzatiak, osasun ta kuraiaz arras higatiak, gazte itzul baginte zer dantza jauziak" (28) |
|
"Kontentuz joanak nere
moduban aruntza, zenbait pozik jirako lirake onuntza; bañan nola baitiran bear iru ontza, nere gisan arkitzen zaie poltsa utsa" (29) |
|
"... juan diranak etorri
nai lukete baña, ezin sobratu dute biajientzat aña" (30) |
|
"Al zan bezela billatu eta
ekarriya dute andik, an partiera nola izan zan goguan degu oraindik: Golfo guziyak ujuka noski eziñ arturikan txandik: "Beti gu joka ari da eta erama'zute emendik" (31) |
|
"Noiz egingo da
egun oi etorri? tarte ortan pastu bear guk zenbait tirri; jendek ez banindute egingo irri, laster egin nindeike abionian jarri, gusto ederrian martxatzeko sarri" (32) |
|
"Nik ez dut pentsatzen
alfer egoitiaz, baizikan emendik laister joaitiaz; enaiz ilusiatzen emengo biziaz, asko oroitzen naiz sor-leku maitiaz, urriki asko badut ure an utziaz" (33) |
|
"...mendiyan arkitutzen zatenak
lanpide ori artuak, begiyatik malkuak zintzillik, penaz beterik urtuak..." (34) |
|
"Ait'amez gare orroitzen
eta begiak bustitzen urrun baigira kausitzen..." (35) |
|
"Gure sor leku maiteez
zonbat ez garen orroitzen! Arrangurarikan baizen ez dut nik hemen aditzen. Egundainotik bakotxa bere minak du eritzen: ni ere nire kasuaz orai hasten naiz mintzatzen" (36) |
|
"Udazkenean urtzoak
pasaian dire partitu, Hala hala naiz ni ere neure herritik airatu. Hedoi artetikan mendi gora batean pausatu. Hemen denbora behar dut beti penetan pasatu" (37) |
|
"...arkitzen bazerate
diruaren faltan, abundantzi aundiya da Ameriketan, baforia beteta sarri or naiz bueltan" (38) |
|
"...Australia'ra sartu ezkero
au kontatzen dut aurrena, mundu onetan nik ezagutu dedanik urte txarrena" (39) |
|
"Askorentzako zori gaiztuan
Amerikako Indiyak, bire abetan pasatzen dira franko desgrazi aundiyak; inbiri gaiztoz betiak gaude gutxiyenian erdiyak, estiak piskat beteagatik beti gosiak begiyak" (40) |
|
"Urte zaharra itzali da
elur-pean, berria sortu eta jauntzi soin berean: nun da bada diferentzia hen artean?" (41) |
|
"Zure ganbara ez du argitzen
ez elektrika-argiak. Supaster xokoño hura ez du ikusten zure begiak. Zeru gainetik mundu zabala argitzen du ilargiak: Haren medioz egiten tutzu gauaz zure itzuliak" (42) |
|
"...toki hortako penak zer diren
oro ditutzu aitortu. Beste eskualdun anitzek ere hori daukute salatu. Penan direnak nahi nituzke ein-ahala kontsolatu" (43) |
|
"Bertso berri batzuak
nai nitukez jarri, pastore tristiaren eskermentugarri; mendi altu onetan guztiz nago larri, geure pasadizua esan gabe garbi" (44) |
|
|