![]() ![]() |
![]() |
| ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO |
D. ARKADIA ETA EUSKAL LURRA
|
"Bai, Euskal-herri maitea
Herri guzien ama da". (1) |
|
"Adiyo, euskal erri
odol garbikoak, agur, basarri alai ta saroi gereitsubak, mendi tantaiak eta zelai loretsubak, biyotz nereko lagun beti-betikoak". (2) |
|
"Gure mendi eta aitzak
etzuten ikusi arrotzik egundaño berentzat nagusi; Euskal-Erria beti libre oi zan bizi, ai, gure zorigaitzak dira orain asi". (3) |
|
"Bai, orroit gaitezen beti
gur'arbasoen erranez, orroit aita onek egin dituzten indarrez. Herria azkar bai eta gora atxiki beharrez, lagunt ditzagun guk ere guziek gure ahalez". (4) |
|
"Ez naiz Aitoren semia,
erran behar dut egia. Arrandaz ene hazteko etzuten egin legia..." (5) |
|
"Sor lekuan izaitea
zuentzat zer zoriona! Bai handizki egia da eskualdunak diona: "Herrialde guzietan toki ederrak badira, baina bihotzak diola: zoaz Eskual-herrira". (6) |
|
"Ara non dan Frantziya,
ara Españiya, ara non dan Jaizkibel deritzon mendiya; ara Ernio, ara Ayako arriya, ara non dan ni jaio nintzan baserriya". (7) |
|
"Aruntz joan nintzalarik
toki obe billa, eztet bat-txo arkitu miraturik milla..." (8) |
|
"...kontatutzen du zenbait
igande ta jaitan, eta astian ere bai zenbait alditan: lenago txikitan, euskal mendi aitan, askotan ebitan ezin pasaz loitan ibillitzen nitzaden lautatik bitan. |
|
Bost bider akordatzen
naizen Europa, an asko lanarekin beti borroka, goizian jaiki eta zelaira saltoka bizkarrian atxurra sega eta soka, udarako epoka beti apuroka, naiz ari gogoka buztiñari joka, zail da dirua sartzen bolsan duroka. (9) |
|
"Ikustazue nola datorren belarri ondora,
bere maitea laztanduz, mintzatzera balihoa bezala soka da; uztaian zurrunduta, dardarka ari da, gazte bat bezala, salbatzaile, borrokan". (10) |
|
"Ez bizitza hontan ez urrengoan Jainkoak
ez diola lagunduko uste duenak bota beza zeruraino soka, eta gero moz beza!; ikusiko du ea bere trukoak suntsitzen duen eragozpen egiten diona". (11) |
|
"Gipuzkoa aldeko
mendi ta basuak ez dirade ez, oso bentajosuak: gutxik ibiltzen ditu an traje osuak, oñetakuak ere ez kuriosuak; goguan jasuak ango erasuak, gogorrak besuak, bizi penosuak; askori gertatutzen zaizkan kasuak". (12) |
|
Indio, Xino, Moro,
badire bakarrak!. Salbaiez beterikan hemengo bazterrak... Haukien aire eta behatze samurrak Laster eztitzen ditu makilen beldurrak. (13) |
|
"Aintziñako euskaldun
leial ta nobleak, zeñetatik ginduzen fuero ta legeak, Euskal-Erriarentzat ezin-da obeak, orain kentzen dizkigu gaztelar jendeak". (14) |
|
"... zer gozo dauden gure Ernani,
Errenteri ta Pasaia!. Mar del Platatik aditutzen det orko sagardo-usaia!" (15) |
|
"Ameriketan asko dabiltza,
nik kalkulatzen dedanez, naiko okelak janagatikan erari gutxi eranez, "gure sagardo maitagarriyak aparte daude", esanez, "naiago nuke an banegoke naiz diru asko izan ez..." (16) |
|
"...lendabizitik sufrimendu utsen
dabiltza gizarajoak, burutik kendu ezinda berriz emengo ardo-tragoak". (17) |
|
"... Californian egiazki mintzatzera libro bainiz,
Euskaldun sortu, eta hazi, eta Euskaldun hilen niz". (18) |
|
"Gure erritik aparte gaude,
ematen degu aitortza, bañan alere Euskalerrira begira beti biotza, sinistu gero jaio-lekua ez daukagula arrotza, pozez gaude gu Euskalerriyan izan gendulkoz jaiotza". (19) |
|
"Hiritar alfer aseak
eta karrikes goseak biek trufaz deitzen gaituzte ardo mindi jaleak, xixari pikatzaileak. Gizagaizoek zer dute xoilik zerbait izan uste?. Buruz, besoz, zangoz, behakoz direla gure bete, frogatu behar lukete". (20) |
|
"Eskualdun anitz Ameriketan
artzaingoan dira jartzen. Hor kausitzen den bizi dorpeaz anitzak dira lotsatzen. Mendia utzi eta hirian zer ote zaie gertatzen?. Ez dire heiek zuek bezala bake on hortaz gozatzen". (21) |
|
"Lur-bazterretan errege
laborariak girade: Nun sortu eta han dohatsu, lanean betiere, bihotza beti alegre". (22) |
|
"Dakar-en irten zaizkigu
larru gorrituak, trapu bana aurrian beste gabekuak, gu gera mundu onetan zorionekuak". (23) |
|
"Amargarren urtia
det emen naizela, maite naute etxeko seme bat bezela; beñere ez naiz izan jenioz ustela, uste det nere berri badakizutela". (26) |
|
"... eta zuek alegindu gogor
itxasoz beste aldetik, euskaldun jator bezela agertuz zabiltzaten tokian betik". (27) |
|
"... gazte denbora pasatua det
geiena baso tartian, aita-amaren aldamenetik soldadu juan artian". (28) |
|
" Elementoak marruskatzen dituzten
masailak dira zuhaitzak, egurats biguin eta bizian sakabanaturik... ... den dena deritzaie ona, gaua, heriotza... ... eta lur alaiak jaten ikusten du oihana". (29) |
|
"Orra ara juan eta
zer gertatzen dan: emen alegriya ta tristeza franko an; obe da egiya ezpada arto puska bat jan, ez an biziya uztera Euskalerritik juan". (31) |
|
"Adio herria eta
adio egun ederrak; adio Aitek hautatu etxea eta bazterrak. Burrasoak, haurrideak, gazteak eta zaharrak: hedoi beltz batek ni baitan itzali ditu plazerrak". (32) |
|
"Ikusten ditut bazterrak
egunaz mendi gainetik. Itsaso gaitza aldean uhainak zabal-zabalik. Bertze aldean ageri zelai luzeak ederrik... Baina oi ene bihotzak ez du heietan plazerrik". (33) |
|
"Enteratu nauk ondo
bizi zeratela, jan-eran ederrakin, nekerik eztela; neskatxakin gozatuaz nai zuten bezela, urte askotan, motellak, segitu orrela, gazte izatik eztik baliyo bestela". (35) |
|
"Gure erriyan naiz sosarik ez
beste bizimodu bat zan: jai-egunetan erromeriyan neska ederrakin dantzan, gabian beraz konpañatuta muso bat faltatzen etzan... au jakin banu Ameriketa neregatikan libre zan". (36) |
|
"... andik aurrera nun-nai badago
dibertitzeko modua, toki on asko badira baño Donostiya da burua". (37) |
|
"Euskalerriko kanta ta dantzak
beti dauzkagu buruan, euskaldunaren pare danikan ezta izango munduan; basamortuan emen gaudezi salbajiaren moduan, olako gauza zoragarririk ezta gu gauden lekuan!". (38) |
|
"Eskalapoinak soinean
banabil bide hoietan. Lepoko-korbatarik gabe, pedazuak galtzetan, eta urtutsik askotan". (39) |
|
"Eskual Herritik kanpo
eskualduna frango bagirare zuekin hor bat egiteko!. Dezagun beti elgar susta eta bero, Jainko onak adituz orai eta gero". (40) |
|
"Euskalerriyan danak
gara ezagunak, anai-arrebak eta gañera lagunak; utzi alde batera ango ondasunak, geiago balio du emengo osasunak". (41) |
|
"Laborari maiteak,
ez barka lurrari!. Lana ohore dela erakuts haurreri. Utz Amerika, herria maita, holako urtetan bizitzia neke da guziz hirietan". (42) |
|
Amets oiek ez artu
sekulan buruan, batek obe du bizi toki seguruan; osasun ona eta lagunak onduan, lur au baño oberik eztago munduan" (43) |
|
"Antxume jolasgure
dan baten antzera, saltoka ta lasterka batetik bestera, zure bidetxigorrak gora eta bera igotzen nituen nik goizetik gauera". (44) |
|
"Leku maitatu oek
utzirik gaurdandik, igesi banoa ni itxasoz emendik; ala ere biotza zugan det oraindik, nai arren ez nezake aldendu zugandik" (45) |
|
"Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:
badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen. Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak. Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi. Zehatz dakizu nire pausu guztien berri. Oraindik ez dut hitza mihian eta, zuk, Jauna, badakizu esango dudana. Atze eta aurre, estu bildua naukazu, zeure eskua nire gain ezarrita. Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa, nik atzemateko garaiegia. |
|
Nora joan zure izpiritutik urruti?.
Nora ihes egin zure aurretik?. Zerura igota ere, zu hantxe! Hilen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!. Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu, nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu, han ere zure ezkerra gainean izango dut..." (46) |
|
"Deusik hurbiltzen bazaut
gaizki egiteko, lagun ona badut eskuan hartzeko: "Euskaldun makilla" neure zerbitzuko. Ni xutik nabilano hau ez dut utziko". (47) |
|
"Indio, Xino, Moro,
badire bakarrak!. Salbaiez beterikan hemengo bazterrak... Haukien aire eta behatze samurrak; laster eztitzen ditu makilen beldurrak" (48) |
|
"Makila eder hori
mendian ibiliz arrotz batzuek dautet behatu bortz aldiz: elgarri ziotela jelosia haundiz: "Ebats nirok bi sosen, itzalean balitz". (49) |
|
"Segi hadi enekin,
makila maitea!. Estimagarri zautak hire ohorea; Ai, hitaz gabetzeko banu nik zortea, nola segi nezake ene artaldea?" (50) |
|
"Oihan beltzetan barna
ibilia gatik, ez duket zeren izan otsoen beldurrik; Makilattoa gora altxatzen badut nik, oro urruntzen dire, zangoak arinik". (51) |
|
"Xori batek daut erran:
Eskual-herrietan makilak dagotzila presondegietan, arrotzek, eskualduner kendu eskutikan ber-hetaz zafratzeko nahikarietan". (52) |
|
"Behin kendua-gatik
berriz egiteko, ez dukete kreditik lan horri lotzeko; milaka baditugu berriak hartzeko, gure osasun eta elizen zaintzeko". (53) |
|
"Eskualdunak eskuarari
hain gare atxikiak nun harekin baiterauku bat egiten biziak: guri eskuara maite hau kentzekotzat Frantziak, hobe laite Frantziatik baginte bereziak". (54) |
|
"Itz neurtu berri batzuek Ame-
rikara España aldetik, Naparruko erri bat Lesaka izena duen batetik, euskaldun asko or bazerate urrun juanak etxetik, zuetaz oroitzen naizela ni okiñ adiraztiagatik..." (55) |
|
"Euskal herriak ttipi ta hurbil elgarri,
halere batek bertzia ez dio konpreni; gure izaite guzia bat egin baladi, egin ahal diteke erresuma handi". (56) |
|
"... beren buruak galdu
bizi-modu txarrez, bueltatu naiagatik andik ez da errez". (58) |
|
|