ITZULI | Egin klik INPRIMATZEKO


6. Orainaren deiadarra

ORAINAREN DEIADARRA





Urteek aurrera jo dute baina, hala ere, badirudi zenbait kasutan haria ez dela eten eta azken aldi honetan joandako zenbaiten sentimenduak eta motiboak gure lan honetan aztertu ditugun ildoetan kokatu beharrean gaudela uste dugu.Errorea! Liburu-marka definitu gabe. Horregatik eskaintzen ditugu, lekuko gisa, orain bertan han, Ameriketan -Wyomingnen hain zuzen ere- diharduen Martin Goikoetxearen bertsoak. Izan bedi testigantza egokiena.

"Bertso hauetan esaten dut Amerikara etorri nitzanean zer senti nuen":

"Gaztetik atera ni
jaiotako herritik
ordun partitu nitzan
fameli haunditik.
Bihotza penarekin
ia lehertu erditik
fameliya uztean
malkoak begitik,
hainbat pena ez dit eman
sekulan Gorritik."
"Etxean gurasoak
ta hamar senide,
osaba eta izoa
lehengusu ta ahaide.
Herrian ezagunak
hainbeste adiskide
utzi ta Amerikara
etorri alaide,
ogia irabaztera
horren beste bide."


"Pena ateratzean
leku xamurretik,
apartera banua
holako lurretik.
Ezin ahaztua daukat
halako agurretik
eztzaitut ikusiko
ama beldurretik,
gaizkiturik jarria
bi astez aurretik."
"Han utziya ote nun
nik paradisua,
penak ezin gordea
gurasoan sua.
Nunahi zerala guri
eman abisua,
utzitzen zaitugu
semetxo gaixua,
itsatsiya daukat nik
orduko muxua."


"Han utziya ditut nik
oroimen bigunak,
jaiotako herria
eta ezagunak.
Baita ere famelia
baita ere lagunak
azken orduak ziran
penaz ta ilunak
eztzaizkit neri ahaztutzen
hango azken egunak."
"Aitak eman azkena
nei laguntasuna
esan ez badizugu
guk maitetasuna.
Izanzazu pakea
eta osasuna
azkenik hau da zuri
eskatzen zaizuna,
eztzazu ahaztu herria
ta kristautasuna."


"Etorri ta gauza hau
pentsan egon nintzan
desertura eraman
basa piztin gisan.
Gazte batentzat bizi
modua oi al zan?
ez gendun denboik pasa
herrian da elizan,
ordu tristeagorik
ez det inoiz izan."
"Honera etorrita
hasera zorrotza,
hizketan erez jakin
hau leku arrotza.
Leku haundiyak eta
ibilera motza
Amerikan bizita
Euskadin bihotza,
jaiotako lekuan
nahi det heriotza."