1. 01. Agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Aitona eta biloba »  1. 01. Agerraldia

LEHENENGO ATALA

AGERTOKIAN. -idazkola bat. Izango ditu gutxienez hiru ate; kalerako, olarako eta etxe-barrenerako. Leiho bat edo bi. Urrutizkina, orma edo mahai gainean.




LEHENENGO AGERRALDIA

Pantxike (bakarrik).
Pantxike. (Hautsak kenduaz idazkola apaintzen ari da.) Gaur, bizkor-bizkor ibili beharra dut, ordu bitako bultzian Tolosara joateko, nire ilobatxoaren bataiora..... soineko, berria garaiz ekartzen badidate!; ba, ez dut etxean itxurazkorik, eta, jakina da, nire herrira txukun xamar agertzea gustatzen zait..... Zertan ote dago Arantzazu!..... Atzo agindu zidan gauerako etxean izango nuela: baina gaua igarota ere ez da ageri nire soinekoa... Harritzekoa da, hain txintxoa izanda agindu zidan bezala ez egitea!..... (Ate-deia entzuten da.) Nire soinekoa ote da!..... (Joaten da atea irekitzera.)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org