 |
|
 |
 |
HIRUGARREN AGERRALDIA
Sabin eta Pantxike.
|
Pantxike. Hori da neskatxa, hori.
Sabin. Atsegin duzu?
Pantxike. Izango ez da ba! Etxe honetan ez da sartu horren antzekorik ere.
Sabin. Atsegin zait hori entzutea.
Pantxike. Ba. bihotz-bihotzez esaten dizut.
Sabin. Sinisten dizut.
Pantxike. Eta..... badakizu; handitasun gabea, diru gabea, eta lander eta umezurtza izan arren, ez duzula beste bat bilatuko zuri hobeto dagokizunik.
Sabin. Ni ere horretan naiz. Margari harroxko baino bestelakoa!
Pantxike. Ene bada! Ez dadila gero sartu etxe honetan emakume harro eta handiputz hori!
Sabin. Nik ere ez nuke nahi; baina. zeinek limurtu nire aita!
Pantxike. Ni ahaleginduko naiz.
Sabin. Alperrik izango da. Nire aita. Margariren janzki apain, eta bere sendiak dituen gaztelu aldeko pergamino zaharrak txoraturik daukate.
Pantxike. Harritzekoa da!
Sabin. Bai. (Deia. Joaten da Pantxike atea irekitzera.)
Pantxike. Hemen daude mutil koxkorrak.
Sabin. Sar daitezela.
|
|
|
|
|
 |