 |
|
 |
 |
LAUGARREN AGERRALDIA
Lehengoak eta lau edo sei mutiko. (1)
|
Mutikoak. Egun on.
Sabin. Tira mutilak, aurrera.
Pantxike. Ondo ikasi behar, duzue gero: igandean saria irabazteko.
Mutikoak. Badakigu.
Pantxike. Besteak ere gogor ari omen dituk.
Mutiko bat. Berdin izango da. Guk bezain ondo ez dute abestuko.
Sabin. Orain ikusiko da nola egiten duzuen. Ekarri al dituzue paperak?
Mutikoak. Bai jauna.
Sabin. Tira ba, lehenbizi Txeru, (Edo beste herri-abesti bat.) (Abesten dute Sabinek arteztuaz.)
Pantxike. Ederki: bapo!
Sabin. Ondo al dago. Pantxike?
Pantxike. Hobeto ezin.
Sabin. Tira ba. Orain bestea. (Abesten dute San Juan de la Portaletaña edo beste bat.)
Pantxike. Hori duk abestea!
(1) Egokitzen den besteko talde bat.
|
|
|
|
|
 |