2. 01. Agerraldia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Aitona eta biloba »  2. 01. Agerraldia

BIGARREN ATALA

(Agertokia lehen bezala.)


LEHENENGO AGERRALDIA



Kristobal: gero Pantxike.
Kristobal. (Mahai-gainean egongo den errolda-idaztia ikustatzen.) Alperrik!..... Aurretik hasi, atzetik hasi, berdin-berdin..... Zortzi mila laurlekoren huskaria!..... (Isilik.) Lau..... sei..... zazpi..... hamabi..... hamabost..... hau ondo dago. (Beste orrira, begira.) Bi..... lau..... hamar..... hamasei..... hau ere garbi dago. Baina, beti bezala, zorrak gehiago hartzekoak baino. Nola izan liteke hau?..... (Deitzen dio Pantxikeri.)

Pantxike. Zer da?

Kristobal. Etorri al da Imanol?

Pantxike. Ez dut ikusi.

Kristobal. Lehenengo etorri behar lukeena, azkeneko.

Pantxike. Atzekoak ez dira inoiz arduratuko etxekoak bezala. Duzun bezalako semea eduki eta!.....

Kristobal. Semea?..... Ez banu bezala!

Pantxike. Barkatu esan beharra; baina, hori ez da kristau-legea!

Kristobal. (Kezkatuaz.) Zer nahi duzu egitea?

Pantxike. Badakizu, jauna; gaur dela bilobatxoaren lehenbiziko Jaun hartzea. Ze egun egokia!.....

Kristobal. Utz iezadazu bakean, nire buru astun hau gehiago nahastatu gabe!..... Badut nahikoa zer egin!..... (Beregan.) Eta, Imanol ageri ez..... Neronek joan beharko. (jaikitzen da.)

Pantxike. Nik egitekoa bada?.....

Kristobal. Ez: berehala etorriko naiz. Imanol etortzen bada ikustatu ditzala ondo idazti horretako hartu-emanak. (Joaten da olarako atetik.)

Pantxike. Ondo da.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org