 |
|
 |
 |
ZAZPIGARREN AGERRALDIA
Pantxike eta Kristobal.
|
Kristobal. (Tamal.) Hau ez da biziera!
Pantxike. Zer duzu? Gaizki al zaude?
Kristobal. Gaizki?..... inoiz baino gaizkiago! (Eserita eta oldozkor.)
Pantxike. (Esango ote diot nor izan den?)
Kristobal. Gaiztagile hori zein den jakin nahi nuke!
Pantxike. Ez duzu inoren susmorik?
Kristobal. Nire semea!..... ez ..... ez dut uste!
Pantxike. Zure semea bihotz handikoa da.
Kristobal. Ez dakit nora jo!... Sei mila laurleko!
Pantxike. A! ikusi al duzu hemen izan den otseina?
Kristobal. Bai, zoritxarrez! Bidean bat egin dugu... (Apalki.) Mesede bat eskatu behar dizut, Pantxike.
Pantxike. Nahi duzun guzia.
Kristobal. Sei mila laurleko behar ditut; eta ez dakit nondik atera.
Pantxike. Ba... nik bilatuko ditut. Nire kontu.
Kristobal. Non bilatuko dituzu ba?
Pantxike. Nonbaiten bai.
Kristobal. Ez esan gero bata eta besteari estutasun honetan aurkitzen naizenik: ba, lotsagarri izango litzake niretzat.
Pantxike. Ez jauna, ez: nik ere ez nuke nahi.
Kristobal. Tira ba; ordainduko dizut zintzotasun ori.
Pantxike. Ez duzu ordaindu beharik. Nire zuganako maitasunak behartzen nau ahal dudan guztia zure alde egitera.
Kristobal. Eskerrik asko. Pantxike. .
Pantxike. Ez horregatik; Zuk egin behar duzuna da, zaindu ondo inguruan dabiltzanak, uste gehiegirik izan gabe.
Kristobal. Imanolgatik esan nahi duzu?
Pantxike. Imanol... eta... beste; baina ez dugu orain astirik.
Kristobal. Esan ezazu garbi: niri dagokidana bada.
Pantxike. Ez: bada, hasten banaiz hizketan, ez dut bukatuko gaua arte: eta orain lehenbizi egin behar duguna da, diru-kontu hori zuzendu.
Kristobal. Tira ba.
Pantxike. Gero arte, jauna. (Joaten da kalera.)
Kristobal. Ondo da. (Pantxike joan eta gero) Ni naiz etxe honetako gora-beheren berri gutxien dakiena!... Batak nire semearen gaizkinahi bat dela; besteak Imanolen erruz dela... Zer egin nezake?... Urteak aurrera, osasuna beherantz, ogasunak galdu beharrean!... Hau egoera tamal eta iluna!... Gaizki behar du nire zahartzaroak!... (Deitzen dute olarako atetik.) Aurrera.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |