 |
|
 |
 |
|
I
Perrea
|
Peru eta Patxi, aita-semeak, Donostia aldera zihoazen. Peruk edauzki (perra) bat ikusi zuen bidean, eta esan zion semeari:
— Patxi; hartu ezak edauzki (perra) hori eta gorde sakelan.
— A ze gauza! Txartar hori gordetzeagatik makurtu? Ez—. Eta jaramonik egin gabe jarraitu zion bideari Patxik.
Aitak, ezer erantzun gabe eta isil-isilik makurturik hartu eta gorde zuen edauzkia.
Lehenengo heldu ziren herrian izan zuen edauzkia saltzeko zoria, eta eman zioten diru-ordainez, gereziak erosi zituen.
Tapa-tapa bazihoazen aurrera. Eguerdi aldea zen, eta eguzkiak gogortxo jotzen zuen.
— Ez ote dugu aurkituko iturritxoren bat! — esanaz, estu zihoan Patxi izerdi-tantaka, ahoa lehorturik.
Honelako batean Peruri erori zitzaion sakelatik (bere naiz) gerezi ale bat. Patxik hartu zuen berehala, baita ahora sartu ere gogoz. Geroxeago bota zuen aitak beste bat; semeak hartu eta jan. Horrela, batak bota eta bestiak hartu, jarraitu zioten gereziak ahitu arte.
Azkena jan ondoren, aitak esan zion semeari:
— Behin makurtu bahintzen edauzkia jasotzeko, ez hukeen ehun aldiz makurtu beharrik gereziak hartzeko.
|
Neke txikia eraman nahi ez duenak
Ondoren ditu neke handi eta lanak.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |