Anaia onak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Ipuin laburrak umetxoentzat »  Anaia onak

II

Anaia onak



Joan ziren egun baten Tolosako txapel olara baserritar anaia bi, eta galdetu zioten olajaunari:

— Jauna: Ba al duzu lanik guretzat? — Zenbat eta nolakoa den. — Gu gertu gaude nahi duzun eratara hil guztian gogor ekiteko, janaz gainera hogei ogerleko ematen badizkiguzu. — Hogei? Ez al duk askotxo izango? — Ez jauna. Guztia beharrean aurkitzen gera; eta zuk nahi ez baduzu beste batengana jo beharko dugu. — Hain behar-beharrekoak al dituzue diru horiek? — Hara jauna. Hamalau urteko anaia bat dugu etxean, eta nahi genuke langintza bat erakustea. Aitak hitz egin zion burdinagile on bati, eta gertu dago erakusteko, baina hogei ogerleko eskatzen ditu aurrez. Ez genuen dirurik etxean, eta hil honetan baserri-aldean lan gutxitxoago izaten denez gero, zugana jo dugu dirutza hori irabazteko ustez.

— Ba, anaia-maitasun egiazkoa erakutsi duzuelako, izango duzue hil-azkenean diru hori, gogoz lan egiten baduzue.

Sartu ziren bada olara, eta ekin zioten lanari; gogor eta kementsu ekin ere! Lehenengoak lantegira joaten, eta azkenekoak ateratzen.

Hilabete igaro ondoren olajaunak bere langelara sararaziaz honela esan zien:

— Horra hor legez eta bidez irabazi dituzuen hogei ogerlekoak. Tori beste hogei zuen zintzotasun eta anaia-maitasun ordainez.



Lagundu maitasunez
Anai txikiari
Ta izango duzu Jauna
Betiko zaindari.






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org