 |
|
 |
 |
III
Elkartasun handiko ahizpak
|
Sendi gabeko andere aberats batek hartu zuen alabatzat umezurtz txiro bat. Sotil eta mena, alaitsu eta maitekorra, zintzotasun eta elizkoitasun handikoa zen ume hori.
Esan zion egun baten bere andere urgazleak:
— Itziartxo: sotil eta ona zarelako soineko berri eta apain bat izango duzu eguberrietarako. Tori dirua, eta zoaz Legezar-zeiko bitxitegira: hantxe emango dizute zure gogozko oztin (1) mihisea.
Eman zion bada ogerleko pilo bat soineko-miesa erosteko. Baina Itziartxok, diruari begira egon ondoren, esan zion:
— Nire amatxo maitea: nik lehendik ere baditut soineko apain eta ederrak; nire ahizpa berriz lander eta kupigarri janzten da: beraz, nik orain beste soineko berri bat egitea izan liteke beretzat tamalgarri. Utziko didazu bada erdia berari ematen? Asko lagundu zidan berak ere, dakizun bezala, nire gaixo-aldian, eta behartua nago bere niganako maitasunari erantzutera.
— Nire alabatxo maitea! — erantzun zion andereak—. Datorrela hona zure ahizpa. Biok soineko bana egitea nahi dut. Horrela, onginahi eta maitasunez berdin agertzen zareten ahizpa biok, soinekoz ere berdin jantziak aurkituko zarete.
|
Elkarganako maitasunak
Zoriontzen ditu amaiak.
(1) Oztin=Azul celeste
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |