Maltzurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Ipuin laburrak umetxoentzat »  Maltzurra

VI

Maltzurra



Pello zeritzon mutil gazte itsu bat hiriko Elizan meza entzun ondoren bazihoan bere auzo-aldera makila bat lagun zuela. Bidean Praixkurekin bat egin zuen, eta, beti bezala, tenk egin (1) zuten. Praixku guztizko maltzurra zen, eta irri eta barre egin nahian esan zion itsuari:

— Pello: lasterketa bat egin behar diagu. Nahi duan beste jokatuko diat zeinek bizkorrago egin.

— Non eta noiz den — erantzun zion itsuak.

— Hona hemen hamaseiko bat non-nahi eta noiz nahi jokatzeko.

— Badoa. Hona hemen nirea ere — erantzun zion itsuak: Eta inguruan zeuden hiru gizon zinaldari jarri ondoren jarraitu zuen esanaz: — Jaunak: leku honetatik hiriko eliza atariraino izango da lasterketa; eta abiatuko gera gaur-gaueko hamabi-hamabitan. Beraz, eliza atarira lehenengo iristen denak jasoko ditu hamaseiko biak.

Heldu ziren gauerdiko hamabiak, eta, tema-arauz, abiatu ziren biak batean.

Etzan agiri ilargirik eta gau ilun-iluna gertatu zen. Itsuari argi nahi ilun berdin zitzaion, eta ohitutako bideari tapa-tapa jarraituaz iritsi zen eliza atarira eguna zabaldu baino lehen. Praixku berriz abiatu eta berehalaxe bidez galdurik, jo horra eta hona, bai zarrapastaka eta bai zilipurdika, batean zuhaitz enborra jo, bestean arantza artera sartu, non aurkitzen zen ere ez zekiala zabaldu zitzaion eguna: eta, jakina, itsua baino askozaz geroago iritsi zen eliza atarira.

Jaso zituan bada itsuak legez eta bidez irabazitako hamaseiko biak; eta Praixku, sakela murrizturik, auzokide guztiak irri eta barrez atzetik zituela, apal-apal eta isil-isilik etxeratu zen.

Horra hor bere maltzurkeriak eman zion saria.



Landerrari eta ermainduntzaz (4)
Ez inoiz isekatu
Goiko Jaunaren zigorra
Hartu nahi ez baduzu.



(1) Tenk = Alto!
(2) Ermain = Defecto fνsico






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org