Intxaurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Ipuin laburrak umetxoentzat »  Intxaurra

VII

Intxaurra



Intxaurdi eder bateko itzalian jolasten ari ziren mutil-koxkor bik aurkitu zuten intxaur bat.

— Nirea duk —zion Iñakik— Nik ikusi diat lehenbizi.

— Ez, —erantzun zion Txominek— niretzat izango duk neronek harrapatu dudalako.

Berehala sortu zen bien artean inkimako (1) izugarri bat. Lehenbizi hitz goraz, gero haserrez eta azkenez borroka.

Honetan ari zirela heldu zen beste mutil indartsuago bat, eta borrokari bien artean honela hitz egin zuen.

— Tira adiskideak, geldi! Nik erabakiko dizuet auzi hori— Eta intxaurra erdibituaz jarraitu zuen: —Oskol erdi hau lehenbizi intxaurra ikusi duenarentzat; eta beste erdia lehenbizi harrapatu duenarentzat. Mamia niri egokitzen (*) zait epai saritzat.



Hau izaten da auzi guzien amaia:
Malmuzkeri asko eta onura gutxi



(1) inkimako = querella






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org