 |
|
 |
 |
|
IX
Azaburua
|
Bittor eta Patxi langileak baratze eder baten aurretik zihoazela gelditu ziren azaburu ikaragarri batzuek ikusiaz. Bittor zinezkoa zen, Patxi berriz guztizko harroputza.
Izugarriak dituk! zion Bittorrek ez diat inoiz ikusi handiagorik.
Bai zera! Hori ez duk ezer erantzun zion
Patxik Amerika aldean badituk askozaz handiagoak ere. Nik behin ikusi diat aurreko beretter-etxe hori baina azaburu handiago.
Bittorrek, perzgilea zenez, esan zion berehala:
Gogortxoa duk hori! Baina nik ere esan behar diat entzuteko bat. Orain hamar urte inguru lagundu nioan nire nagusiari beretter-etxe ondoan aurkitzen den Eliza baina pertz handiago bat egiten.
Baina gizona ihardetsi zion Patxik zertarako huen pertz izugarri hori?
Ba, hire azaburua egosteko.
Bittorren erantzuera egokiak nazkatu zuen Patxi, eta apal-apalki bere ekandu gaizkorra ezagutuaz, honela zion Bittorri:
Ulertzen diat hire gogokizuna. Bazekiat ondo higandik urruti ibiltzen dela gezurra, eta gaur egia bidez hitz egin ez baduk, nire irrigarriz izan duk. Ongi egin duk . Ez zaidak ahaztuko nire zentzabidez gaur erakutsi didaan esakune hau:
|
Gezurtiari gezur eta erdi
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |