 |
|
 |
 |
XI
Pago zabala
|
Erramun eta Martin aurkeztu ziren egun baten auzitegian.
Erramunek esan zion epaileari:
—Hiru urte dira bidaldi bat egin beharrean aurkitu nintzela. Bidean jarri baino lehen eman nion Martini, adiskide zintzoa zelako ustez, urre eta diztarrizko eraztun domutsu (baliotsu) bat, nire bidaldi bitartean gorde zezan. Eta orain, zinez bihurtu beharrian, ukatu egiten dit.
— Martinek, bere eskua bihotz-gain jarriaz, erantzun zuen:
— Zin-zinez dizuet nik ez dudala ikusi ere eraztun hori. Erramuni burutik egin zaio noski.
— Erramun — galdetu zion epaileak —: ba al duzu sinesbiderik eraztuna Martini eman zeniola baieztatzeko?
— Zorigaitzez — erantzun zion Erramunek — eraztun hori Martini eskuratu nionean ez zen aurkitzen inguru hartan beste ikuslerik ibai ondoko pago zabala baizik. Bere itzalpean agurtu ginen.
Erramunek dion zuhaitzaz ere eraztunaz bezala aurkitzen naiz —ihardetsi zion Martinek— Ez dakit non dagoen ere.
— Erramun — jarraitu zuen epaileak —; zoaz berehala, eta ekarri iezadazu zuhaitz horren adar bat. Eta zu, Martin, geldi hemen Erramun bihurtu arte.
Joan zen Erramun, eta geroxeago esan zuen epaileak:
— Noraino joan ote da hori? Etorri behar zuen oraingo, nonbaiten gelditu ezik. Ireki ezazu leiho hori, Martin, ea datorren.
— Baina epaile jauna — erantzun zion Martinek — nola nahi duzu hain laster etortzea, zuhaitz hori urruti aurkitzen baita?
Jaiki zen bat-batean epailea, eta kementsu honela hitz egin zion Martini:
— O! gizon gaizto eta maltzurra. Gizaki guzien bihotz-barrenak ezagutzen dituan Jaunaren aurrean gezurrez zin-egin! Zuhaitza non dagon dakienak izango du eraztunaren berri.
Martin, ikaraka eta larriturik, hitz egiteko ere ez zela gelditu zen. Beraz, eraztuna nork zuen jakiteko ez zen beste agerbide beharrik izan; eta epaileak gaitzetsi zuen eraztuna itzuli eta urte bete espetxean igarotzera.
|
Naiz lurpean naiz itsas hondoan
Zure ogena estali,
Agertuko da egunen baten
Zure gaizkin salatari.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |