 |
|
 |
 |
XVI
Txomin gezurti
|
Igande arratsalde batean atera zen Txomin bere aitarekin ibilketatxo bat egitera. Guztizko gezurtia zen Txomin hori. Bidean zihoazela, esan zion aitari:
Aita: Lege zahar zeian (1) ikusi nuen atzo izugarrizko txakur bat: bazen gutxienez gure zaldi zuria bezain handia.
Hago isilik erantzun zion aitak horrela gezurrik esan gabe.
Baietz: zuk ez duzu sinistuko, baina egi-egia da: ondo begiratu nion.
Harritzekoa duk.
Idi batek baina indar gehiago omen du.
Kai berriko zubia igarotzen dugunean jakingo diat egia den edo ez.
Zer ba?
Hara: Gezur handitxoa esaten dutenak zubi hori igarotzean harri bat jo eta eroriaz edo besoa edo izterra hautsita gelditzen dituk.
Benetan! Ene! Ikaratu zen Txomin, eta honela zion aitari:
Itxoin puska bat, aita. Nola esan dizut lehen?... Orain gogoratzen naiz ondo. Ez zen izango gure zaldia bezain handia: baina, bai astoa baina zerbait handitxoagoa.
Balitekek. Laster gaituk zubian erantzun zion aitak.
Txomin, zubiari begiratuaz, gero eta gehiago estutzen zen; eta esan zion aitari:
Aita: atzo ikusi nuen txakur hori izango zen ba txahal txiki baten esterikoa (1)
Bai, gutxienez. Hemen duk zubia: gaizki behar duk oraintxe, Txomin esanda bazihoan aurrera.
Baina, Txominek, estutasun larriak harturik, heldu zion jakatik, esanaz:
Aita, aita, gelditu arren! Gehiegizka esan dut. Atzoko txakur hori, beste txakur batzuek bezalakoa zen.
(1) Zeia = mercado, campo (euskaraz.net-en oharra)
(2) Esteri = Tamaρo
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |