Baserritarra eta tximinoak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Garitaonandia Bitor »  Ipuin laburrak umetxoentzat »  Baserritarra eta tximinoak

XVII

Baserritarra eta tximinoak



Joan zen egun baten baserritar bat aberats baten jauregira, otarra bat bete madari eramatera.

Jauregi-atarian aurkitzen ziren tximino bi, apain eta poliki jantziak, beren ginbail (sombrero) eta guzti: neska-mutiltxo bi ziruditen. Sumatu zuten berehala madari urrin goxo-goxoa, eta heldu zioten alde bitatik otarrari sakela madariz betetzeko pozez. Baserritarra txapela itzalez kenduta egon zen tximinoak madariz, asebete egin arte. Ondoren, eraman zion otarra nagusi jaunari. Honek, otarra erdi hutsik ikusirik, galdetu zion baserritarrari:

— Zergatik ez duzu ekarri gehiago?

— Jauna — erantzun zion baserritarrak — bete-betea ekarri dut; baina zure seme-alabatxoak jan dituzte gehienak.

— Nire seme-alabak?

— Bai jauna: eta gogoz jan ere! Ni pozez nengoen beren jan-beharra ikusiaz.

— Baina nik ez ba dut seme-alaba txikirik!

— Ba... atarian gelditu dira.

— A!... orain gogoratzen naiz: Tximinoak!






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org