 |
|
 |
 |
LEHENENGO ATALA
Agertokian. — Gela nagusi eder egoki bat; atzean eta bi aldeetan ateak: Egilearen ezker aldeko atea izango da Imanolen logelakoa. |
Lehenengo Agerraldia
Ines eta Joxepa.
|
Ines.- (Etxerako janzki apainaz; eserita, nekatuta bezala.) Ai hau lana!
Joxepa.- Ez duzu baina horrenbesteraino estutu behar: Gehiegi egiten duzu!
Ines.- Ez dago gehiegirik. Aita da, eta bere osasun alde al dudan guztia egitera behartua nago.
Joxepa.- Bai... horrela da: baina, bereganako ardurak zerori gaixotu behar zaitu.
Ines.- Poz-pozik hartuko nituzke gaixotasunak, nire aitatxo sendatzearren.
Joxepa.- Sinisten dut. Aingerutxo bat zara zu!
Ines.- Ez dago aingeru izan beharrik. Alaba izatea nahikoa da, nire gogo eta ahal guztiak aitaren alde jartzeko.
Joxepa.- Gaixoa!
Ines.- Gaixoa, bai, gaixoa! Egunetik egunera indargetzen ari da, eta ez dakit nola aterako den eritasun honetatik.
Joxepa.- Nork daki? Sendagilea laster etorriko da, eta esango digu zer deritzon.
Ines.- Sendagileak esan beharrik ez dut. (Zintzarri deia.)
Joxepa.- Bera ote da? (Joaten da atea irekitzera.)
Ines.- Ilun eta atsekabez aurkitzen da gaur nire aita!... Zerbaitek arduratzen du!... Zer ote da?... Ez da ba izango nire erruz!
Joxepa.- (Atetik.) Ixidor jauna, eta bere izeba.
Ines.- Sar daitezela. (Jaikitzen da.)
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |