 |
|
 |
 |
Zazpigarren Agerraldia
Ines; gero Ixidor eta Erramun.
|
Ines.- (Bakarrik). Noiz hasiko ote naiz lanak egiten!... Hau dela eta ez dela, ezertxo ere egin gabe!... Honela jarraitzen badugu, ez du gaurko egunak irabazte handirik emango: eta... irabazi gabe, ezin jan. Has gaitezen zerbait egiten. (Aulkian eseriz asten da oihal bat ebaki nahiz josten).
Ixidor.- (Sarturik). Hemen naiz berriz ere.
Ines.- (Alai). Ongi etorri.
Ixidor.- Hemen utzi al dut pakete bat?
Ines.- (Begira). Hona hemen: hau al da?
Ixidor.- Etxean sartzeaz batean gogoratu naiz. Galdu balitzait, nik entzungo nituen entzutekoak!!
Ines.- Horra ba. Zaude pozik, edozeinen eskuetara erori ez delako.
Erramun.- (Sartzen da oso haserre). Hemen haiz orain ere? (Ixidorri heltzen dio besotik). Kanpora hemendik! !ume txatxu hori...
Ixidor.- (Apalki). Baina, aita!
Erramun.- Ixo! Kanpora! (Ateratzen da Ixidor). (Inesi). Zu zara errudun! Zuk deituko zenion!
Ines.- (Apalki). Ez, jauna; nik ez diot deitu.
Erramun.- Ez al duzu irakurri nire idazkia?
Ines.- Bai, jauna: irakurri nuen, bihozmin handia hartuz.
Erramun.- Bihozmina!... ez duzu itxurarik. Ez al nizun esaten, bakean uzteko nire semeari?
Ines.- Eta nik zer egin diot bada, jauna?
Erramun.- Zer egin diozun?... Zuk nahi ez baduzu, nire semea ez da etxe honetan sartuko.
Ines.- Ni, jauna, ikusten duzun bezala, jostun bat naiz; eta ez dut eskubiderik etxe honetan sartzea inori debekatzeko.
Erramun.- Zer uste duzu? Nire semea ezkonduko dela badaezpadako gizon baten alabarekin?
Ines.- (Kementsu). Nire aita badaezpadakoa?
Erramun.- Den bezala agertzen ez den gizonak, ez du izango omen handirik.
Ines.- (Haserre). Zer esanik baduzu ere, nire aurrean ez, eta (Aitaren antzezkiari begira), bere aurrean gutxiago.
Erramun.- Egia, atzean nahiz aurrean. (Ezetsiaz), Hori al da zure aita? (Antzezkiari begira) A ze!... (Harriturik).
Ines.- Hori da, bai, zuk belztu duzun nire aita maitea! (Gogo aldatuaz).
Erramun.- Ez... ez... hori ez dut nik iraindu...
Ines.- Hori da nire aita: eta zuk nire aita maite hori gaitzetsi duzu!
Erramun.- Hori zure aita!... Zure aita hori!...
Ines.- Bai: hori da nire aitaren antzezkia.
Erramun.- (Antzeskiari begira). Ba... bai... bera da. Egia al da?
Ines.- Izango ez da ba! Beregain). Zer gertatu ote zaio gizon oni?
Erramun.- (Antzezkiari begira). Ba... ez dut ezbairik. Bera da... ondo gogoratzen naiz.
Ines.- Ezagutzen zenduan, beraz?
Erramun.- Ezagutu... nik jakin behar dudana da, zure aita den edo ez.
Ines.- Jauna... nola esan beharko ote dut sinestarazteko?
Erramun.- Ongi da... zuk ez duzu ulertzen zergatik den.
Ines.- Ez eta ezer.
Erramun.- Zure aita bizi izan al da inoiz Buenos Airesen?
Ines.- Bai jauna.
Erramun.- Bera da.
Ines.- Harrituta naukazu.
Erramun.- Ulertuko duzu garaiz... Etxera noa; baina berehala bihurtuko naiz. Hemen aurkituko al zaitut?
Ines.- Bai jauna: hementxe egoteko asmoa dut.
Erramun.- Ongi da. Gero arte bada. (Joaten da antzezkiari begiratuz).
Ines.- Nahi duzun arte.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |