|
Ramon Illarramendi
(Juli eta Pillipe; hau gelditzen da atzean, soineko zaharrak eskuetan dituela).
Musika
JULI
Aitaren letra bera
da hemen aurkitzen,
bere semea dela
duela aitortzen.
|
PILLIPE
Erregeren alaba da
dudana ikusten
eta niri amodioz
bihotza urtutzen.
|
JULI
Gaizki eginak dira
beti, bai, azaltzen.
|
PILLIPE
Pozik utziko nuke
odola isurtzen.
|
JULI
Aitaren kulpaz seme gaizoak
horrenbeste du sufritzen
baina arrebak ez du inola
utziko anaia galdutzen.
|
PILLIPE
Hain ederra da bere begia
aingeru bat du paretzen;
Jaunak zerutik bidalia da,
ez dut dudarik jarritzen.
|
Hizketa
PILLIPE (Aurreratuaz) Hona, maitea, zuretzat arropak!
JULI Maitea! Pillipe, tristatzen nauzu maitea esatearekin.
PILLIPE Ez nauzu maite!
JULI Bai, Pillipe, bai, eta zuk uste duzun baino gehiago.
PILLIPE Bai? tori arropak, Juli; borda barrenean aldatuko zara.
JULI (Hartuaz eta pozkidatua) Laster ere ni ardi zain (joaten da).
|