 |
|
 |
 |
|
Ramon Illarramendi
(Pillipe bakarrik)
Hau diferentzia aurkitzen dut nire bihotzean orain denbora gutxitik hona. Lehen nire barrenak gela ilun bat zirudien bezala, orain eztei handi batentzat argiz prebenitutako eliza bat dirudi. Ezin egon naiz Juli neurea ikusi gabe. Zer egingo ote nuke bera alaitzeagatik? A! nire frausuletearen soinua gustatzen zaio, bada jo dezadan soineko zaharrak aldatu artean (jotzen du). Behin ere baino hobeto jo dut, sekula ez dut horren ederki jo. (frausuleteari begira) Ezagutzen duzu zuk ere nire barrengo alaitasuna, dudarik ez dago, zu ere Juliren edertasunez pozkidatua zaude! eta nor ez? hain da mirabe polita nola borondatezkoa...! zerutik jaitsitako aingeru bat dirudi.
|
|
|
|
 |