08. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Artzain Pillipe »  08. Irudia

Ramon Illarramendi



ZORTZIGARREN IRUDIA



(Pillipe, nagusia eta erregezko bat)



NAGUSIA Pillipe!

PILLIPE Zer dakar, nagusia?

NAGUSIA Gizon honek zurekin egon nahi omen du, ea nola konpontzen zaren.

PILLIPE Zer nahi zuen?

ERREGEZKOA Ikusi al duzu inguru hauetan dama gazte bat?

PILLIPE Nik ez dut inor ikusi, jauna.

ERREGEZKOA Aitor ezazu egia; hobea duzu.

PILLIPE Ez dudala inor ikusi, egia.

NAGUSIA Pillipe, hobea duzu aitortu; esan diote inguru honetara etorria dela.

PILLIPE Hemen ez dela inor azaldu, gizona.

ERREGEZKOA (Soka erakutsiaz). Begira gero...

PILLIPE (Eskuak laxatuaz). Lotu nahi duzunean.

NAGUSIA Gizona, zer kostatzen zaizu egia esatea? hobeto aterako zara.

PILLIPE Ez dudala inor ikusi.

ERREGEZKOA (Haserre). Nola da zure izena?

PILLIPE Artzain Pillipe.

ERREGEZKOA Eta izen-gaina?

PILLIPE Ez dut besterik.

ERREGEZKOA Begira, bromatxo gogorik ez daukat nik, eta esan nola duzun.

PILLIPE Ez dudala beste izenik.

ERREGEZKOA Ea esku horiek.

PILLIPE Lotu (emanaz).

ERREGEZKOA (Lotzen dizkio). Tira, orain segi aurrera.

PILLIPE Nora?

ERREGEZKOA Erregeren jauregira; han aitorraraziko dizute.

PILLIPE Baina gizona...

ERREGEZKOA Aurrera, aurrera!

PILLIPE (Abiatuaz). Agur nire bildostxoak; badaramate zuen artzaina, ez dakit noiz arte, agur! agur! agur! (joaten dira erregezkoa eta Pillipe).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org