|
Ramon Illarramendi
(Erregezkoa odoldua eta zikindua).
Itzuri egin duzu, baina honetatik ez zara libratuko, ez; pagatuko dituzu kastigu guztiak batean! Indartsua bazara ere, errendituko dira zure indarrak. Besoetan eraman duena izango zen Juli, erregeren alaba. Non egon ote da gordeta? Segituko nioke, baina bakarrik horren kontra ez naiz inor ere. Indarra besterik ez dauka eta lehenago baino okerrago aterako naiz; eskuak lotuak edukiagatik, zezenak bezalaxe bota nau zulo batera. Onena dut erregek bidali duen zaldizko gizon taldeari esatea, nola dabilen inguru hauetan, harrapatu dezaten. Noan lasterka (joaten da).
|