14. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Artzain Pillipe »  14. Irudia

Ramon Illarramendi



HAMALAUGARREN IRUDIA



Sartzen dira soldaduak, agintaria aurretik dutela, baina abererik gabe.



Musika



SOLDADUAK

Erregeren partetik
gatoz zure bila
beldurrez dago Aita
ote zaren hila.
Nolaz liteke, Juli,
zu leku honetan
traste horren lagun nahi
al duzu benetan?


AGINTARIA (soldaduei) Aski, mutilak. (Pilliperi) Eta zein zara? Behar dut zure izena.

PILLIPE Artzain Pillipe, hemen diotenez, da nire izen zuzena

AGINTARIA Orain gurekin etorri behar duzu herrira lotua.

PILLIPE (Entregatzera) Nahi duzunean lotu kulparik ez duen bildots mantsoa. (Agintariak lotzen dizkio eskuak Pilliperi, eta Juli, aurreratuaz, esaten dio agintariari).

JULI

Eraman ezazu nire Pillipe,
eraman zure herrira
zeuen ustez, bai, kiskaldutzera
su eta garraren erdira


PILLIPERI

Zoaz, Pillipe, beldurrik gabe,
zoaz zeure jauregira,
zoaz, han jaio zinaden,
han izatea ongi da.


PILLIPE

Joango naiz, Juli, zure aitaren
erabakia entzutera;
ez naiz ostera etorriko ni
gehiago berriz honera.
Agur, bildotsak, badaramate,
agur, artzaina hiltzera
agur, eskatu jaunari adiaz
eraman nazan zerura.


SOLDADUAK

Goazen, mutilak, goazen lasterka
soberanoaren aurrera
lehen zauritua daukan bihotza
berri honetaz poztera.
Maite zuena topatu dugu,
sariaren jabe gu gara,
eta honekin egin dezala
berak nahi duen aukera.


JAISTEN DA BURTINA













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org