15. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Artzain Pillipe »  15. Irudia

Ramon Illarramendi



BIGARREN ZATIA



Iruditegiak zati honetan, agertu behar du antzinako erregearen jauregiko ingurua. Burtina altxatzerakoan aurkituko dira Pillipe kartzelan grilloz lotua; atearen aurrean gizon bat sententzia irakurri berria, eta bi soldadu atearen alde banatan.



HAMABOSGARREN IRUDIA



Musika



PILLIPE

Hona ni hemen artzain gaizo bat
kate tzar handiz lotua,
horra hor, berriz, herri guztia
nitaz alborotatua!
zer gaitzen jabe naizen ez dakit;
hau da gizonen tratua?
Juli maitea, entzun ezazu
bihotz nireko oihua!


JULI (Urrutitik)

Anaia maitea ikusten zaitut,
aurkitzen zara lotua,
baina nik laster egingo dut, bai,
libratutzeko modua.
Ez zara ez zu artzain gaizo bat,
zara zu seme dontsua;
aita bat dugu guk biok eta
laster zara aitortua.


(Sartzen da herriko jendea egurrez kargatua, borreroa aurretik dutela; hau zuzia eskuetan duela)



Musika



DENAK

Zorigaiztoan zenuen eraman,
zorigaiztoan mendira
negar ederra jarraitu zenuen
erregeren jauregira.
Alai eta gogoz egongo gara
aurki gu zuri begira,
nola bulkaka botzen zaituzten
su eta garraren erdira.


Hizketa



BAT Hau da beraz gure erregearen alaba Juli eraman zuena? Ez zuen gutxi nahi, ja...! ja...! orain pagatuko duzu.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org