19. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Artzain Pillipe »  19. Irudia

Ramon Illarramendi



HEMERETZIGARREN IRUDIA

FISKALA (Jendeari). Jar itzazue egur horiek erdi honetan, eta zuk, (borreroari) atera ezazu lotsagarri hori kiskal dezagun. (hasten dira denak agindua egiten)

PILLIPE O! hau trantzea! ailegatu da nire azken ordua! Non zara, Juli, non zara? Zatoz nigana azkeneko laztana ematera! Ez zaitut gehiago ikusiko, horra gure amodioaren bukaera! Ni, denboraz, su handi baten erdian erretzen, eta zu, Juli, (negarrez) zu, beharbada aitaren aldamenean niri begira negarrez! Agur nire maitea! agur nire bildots umilak, eta agur nire mendiko bizimodu alaia! (borreroak ateratzen du eta herriko jendea builaka eta oihuka).

BATZUK Orain al haiz beldur, orain?

BESTEAK Aurrera, aurrera!

FISKALA Ixo; hemen da erregea jauregiko jende guztiarekin-eta.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org