01. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Illarramendi Ramon »  Bateko urrea »  01. Irudia

Ramon Illarramendi. Bateko Urrea



BATEKO URREA



Iruditegiak, egintza honetan, aurkeztatzen du eskribau baten gela, berari deritzon moduan moldatua. Burtina altxatzerakoan aurkituko da On Usabiyo eskribaua eseria, bi ukalondoak mahaiaren gainean dituela, eta eskuak aurpegian, zoratua balego bezala.

On Usabiyo bakarrik

Gaur zoratuko naute baserritar hauek; ez dakit zer egun argitu didan Jaungoikoak. Horiek berritsuak, gauza bat esateko jiratzen dituzte arto-zelaiak, sagardiak, ganaduak, auzoak eta atsoak; noiz isildu ez dakitela jarri, eta pipa, listua eta hitza besterik ez dira. Hutsa, gero pagatzen leialak balira, txanponka, txanponka... pezetarik ezin kendu; nik egin behar dudana da horrelako asko etortzen badira eta horien listu-iturrietatik libratu nadin, nire morroi Santi jarri nire tokian, konpon daitezela berarekin. Herri ederrera etorri naiz zilarrezko kanpaia egiteko. (oihuka) Santi?

SANTI (Barrendik) Jauna.

ON USABIYO Zatoz hona. (Altxatzen da)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org